TY - BOOK AU - Sastre,Pablo TI - Mariaren mendea T2 - Narratiba (Susa) SN - 84-86766-41-9 PY - 1992/// CY - Lasarte-Oria PB - Susa KW - Helduentzako Literatura KW - Baliabide digitalak N2 - "Mariaren mendea" bi narrazio luze batzen dituen liburua da: "Mariaren mendea", liburuari izen ematen diona, eta "Hautsi du negua". Bi narrazio baina mundu bat da Pablo Sastrek dakarrena eskuartean dituzun orrietara. Bai batean bai bestean izango da tirabira sozialik pertsonaien itzalean, izango da biolentzia urrumarik samurtasun unerik ederrenetan. Bakardadearena da, ordea, liburu hau. Eta horretan darabiltza egileak elkarren artean oso ezberdinak diren kontakera erak. Arnasa bi somatuko dituzu. "Mariaren mendea"koa atsedenik gabe datorkizu, jarioan, ahotsari lotuta, mende oso bateko kronika Mariaren begiak lekuko direla. "Hautsi du negua"koa ez hain estu, ezagutzen ez duen geografia batean ihesi dabilenaren arnasa den arren. Ahotsera ekarritako historia da lehena. Historia horretatik erauzitako ezpala bigarrena UR - http://www.susa-literatura.eus/liburuak/narr08 ER -