TY - BOOK AU - Mindegia , Miren AU - Zabaleta,Patxi AU - Sánchez Aranaz, Fernando AU - Sorauren, Mikel AU - Madariaga Orbea, Juan AU - Irujo,Xabier AU - Urmeneta,Asisko ED - Nabarralde Fundazioa ED - Nafartarrak Kultur Taldea TI - Tomas Zumalakarregi eta bere garaia SN - 978-84-09-19646-3 PY - 2020/// CY - Iruñea PB - Nabarralde Fundazioa KW - Zumalakarregi, Tomas KW - Karlismoa KW - XIX. m KW - Euskal Herria KW - Liberalismoa KW - Monografiak KW - Biografiak N2 - Zergatik egin zuen bat herritarren gehiengoak karlismoarekin? Galdera horri eta sortuko diren beste askori erantzuteko, Usurbilen ospatu zen jardunaldian maila handiko bost hizlariren ekarpenak eta mahai-inguru bat izan ziren. Fernando Sanchez Aranaz eta Mikel Sorauren historialariak Tomas Zumalakarregi protagonista nagusiaren eta karlimoaren inguruan aritu ziren. Ondoren, gerraren ondorioak ikuspegi desberdinetatik aztertu ziren: Juantxo Madariagak hizkuntzaren ikuspegia jorratu zuen; Patxi Zabaletak komunalen gaia eta Xabier Irujo historialariak Foruen deuseztapena. Argitalpen honetan bildutako artikuluekin, memoria egin nahi da, ikasi nahi da. Tomas Zumalakarregi, gure herrialdearen figura historiko nagusietako bat da, errelato ofizialaren hegemoniari ihes egitea lortu duen gutxienetako bat hain zuzen ere. Hala izan da behintzat herriaren iruditerian, gure herri, eskualde eta hiri askotan aurkitu daitezken kaleek erakusten diguten bezala. Zumalakarregi, bere biografia zehatzaz harago, bere garaiari lotutako gizon bat izan zen. Trantsizio garaia izan zen hura: Aro Zaharretik Aro Garaikidera, despotismo ilustratutik liberalismora. Napoleonen inbasioaren trauma gailenduta, Nafarroa, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiari euren jatorrizko ohitura eta legeak defendatzea egokitu zitzaien, eredu bakarreko kultura eta hizkuntzaren kontra. Hala, Zumalakarregiren pertsonaiean sakontzeko, ezinbestekoa suertatuko da bere garaia eta testuinguru historikoa ezagutzera ematea. Horretarako, garai hartako testuinguru sozial, politiko eta ekonomikoa aztertzea izan dugu helburu: komunalen sistema, euskararen egoera, landa eremuko biztanleria, hirietako langileria... Azken finean, Zumalakarregi eta bere garaiaren inguruan ekarpenak egitean datza helburua, garai hartako liberalismoaren eta gaur egun luzatu den errelatoaren ikuspegitik harago ER -