TY - ADVS AU - Rodriguez Olea, Egoitz AU - Barinaga, Eduardo AU - Ayarza, BegoƱa AU - Butroe,Joseba AU - Amutxastegi, Paulo AU - Gonzalez, Iban ED - Euskal Irrati Telebista ED - Baleuko ED - ITESA producciones ED - Bizkaiko Foru Aldundia TI - Zerutik sua dator! PY - 2012/// CY - [S.l.] PB - Baleuko, Itesa KW - Bizkaia KW - Bonbardaketak KW - 1937 KW - Euskal Herria KW - Historia KW - 1936-1939 (36ko Gerra) KW - Gernika-Lumo KW - 1937 (Bonbardaketa) KW - Baliabide digitalak KW - Dokumentalak N2 - "Zerutik sua dator!" dokumentala Gerra Zibilean Bizkaiko herri ezberdinek jasan zituen bonbardaketa ugariei eta haien ondorioei buruzkoa da. Egoitz Rodriguezek zuzendutako lan honetan, bonbardaketak jasan dituzten pertsonen lekukotzak jasotzen dira. Esperientzia horiek bizi zituztenek egiten dute kontakizuna, lehenengo pertsonan, eta, haiekin batera, belaunaldi gazteagoko pertsona batzuk agertzen dira, bizipen horiek entzun eta bonbardaketan jasan zituzten protagonistak elkarrizketatzen dituztenak. Bonbardaketaren eragina jasan zuen herri bakoitzean, hiru belaunaldi elkartu dira: bonbardaketa jasan zutenak, kontatu zutenak eta ezagutu ez zutenak. Belaunaldien arteko topaketa horren bidez, gertatutakoaren ikuspuntu eta pertzepzioak trukatzen dira. Dokumentalak alde batera uzten ditu galdetegiak, gidoiak, off-eko ahotsak, historialariak... Gizartea bera da hitz egiten duena, abiazio faxistak bonbardatutako herrietako auzokideek hitz egiten baitute. Belaunaldi oso batek bizi izan zuen sentimendua islatu nahi duten film laburrak dira eta belaunaldi arteko topaketetan jasotako kontakizunetatik abiatuta eraikitako narrazio-hari batek lotzen ditu. Kontakizun horiek su baten berotasunaren babesean, bizirik mantendu nahi den kar baten babesean egin dira. Kar hori oroimenaren karra da. UR - https://www.eitb.tv/eu/bideoa/gernikako-bonbardaketa/4104982098001/38445/zerutik-sua-dator/ ER -