TY - BOOK AU - Artetxe,Miren AU - Labaka Mayoz, Ane AU - Altuna,Ander AU - Algueró Txibite, Izar AU - Alberdi,Uxue AU - Arregi Markuleta, Maider AU - Berriozabal Berrizbeitia, Maite AU - Esteban, Mari Luz AU - Hernández, Jone Miren AU - Ibarzabal Salegi, Nerea AU - Iguaran, Oihana AU - Larrañaga Odriozola, Carmen AU - Lujanbio,Maialen AU - Martinez Etxebarria, Maite AU - Perez Gaztelu,Elixabete AU - Retolaza Gutierrez,Iratxe AU - Zubiri,Harkaitz ED - Udako Euskal Unibertsitatea TI - Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen SN - 978-84-8438-689-6 PY - 2019/// CY - Bilbo PB - UEU KW - Bertsolaritza KW - Emakume bertsolariak KW - Feminismoa KW - Monografiak KW - Baliabide digitalak N2 - Liburu honen abiapuntua iaz Iruñean egin zen "Bertsolaritza genero-ikuspegitik"UEUren udako ikastaroa da. Bere helburu nagusia bertsolaritzaren eta genero-ikuspegiaren arteko uztarketa ardatz gisa hartuta gogoetarako eta eztabaidarako materiala biltzea izan zela azaldu dute koordinatzaileek: "Jakitun ginen emakumeen* lekuaz, edo eta perspektiba feministaz, hitz egitea ez zela kontu berria bertso munduan; eta ordura arte modu sakabanatu samarrean gauzatutako ikerketa eta eztabaida haiei oinarri komun moduko bat ezartzea izan zen helburua. Ikastaroa guztiz mamitsua eta aberasgarria izan zen eta bertan egon ginenok mugarri moduan ere bizi izan genuen. Gerora, han partekatutakoak liburu forman biltzeko beharra sentitu dugu. Aurrerantzean inork gaiarekiko interesa izanez gero, edo gai hauen inguruko beste ekarpenen bat egin nahiko balu, nora joa izan dezan". Bertsolaritzaren eta feminismoaren uztarketa aipagai den honetan, gogoetarako eta eztabaidarako materiala biltzea da liburu honen helburu nagusia. Alde batetik, egin diren eta egiten ari diren zenbait ikerketa eta hausnarketari leku propioa egin eta ikusgarritasuna emateko. Eta bestetik, etorkizuneko gogoetak bideratu, zorroztu, osatu zein zabaltzeko nolabaiteko abiapuntua proposatzeko. Perspektiba feministaz hitz egitea ez da kontu berria bertso-munduan, eta mugimendu zein akademia feministaren eta bertsolaritzaren arteko lotura ere ez da oraintsuko kontua. Baina, azken urteotan bertsogintzaren zein bertsolaritzaren irakurketa feministek oihartzun handiagoa lortu dutela dirudi. Irakurketon oihartzuna da, ordea, askori heltzen zaiguna. Eta liburu honetan hotsen iturburuetara jo nahi izan dugu: bertso-mundua feminismotik aztertzen duten gogoeta-lan interesgarri dira hemen bildutakoak, entzun nahi dituenarentzat irakurgarri UR - https://www.ueu.eus/argitaletxea/liburuak/bertsolaritza-feminismotik-birpentsatzen ER -