TY - BOOK AU - Losilla, Carlos AU - Gorrotxategi Mujika, Aritz ED - Donostia Kultura ED - Euskadiko Filmategia TI - Rainer Werner Fassbinder : : ametsak abian jartzen dituzten emozioak T2 - Nosferatu SN - 978-84-944404-8-9 PY - 2019/// CY - Donostia PB - : E. P. E. Donostia Kultura , : Euskadiko Filmategia KW - Werner Fassbinder, Rainer KW - Alemaniako Zinema Berria KW - Monografiak N2 - Nola hurbildu gaur Rainer Werner Fassbinderrengana, 70eko urteetako zinemaren ikono horrengana, hamabost urte baino gutxiagoan, beste askoren artean, "Denok deitzen gara Ali", "Indartsuenaren legea", "Hamairu ilargiko urte bat" eta "Maria Braunen ezkontza" bezalako maisulanak egin zituen horrengana? Nola heldu kemen obsesibo horri, haren bizitzari berari ere eragin zion konpultsio irrazional horri? 1982an hila, 37 urterekin, Fassbinderrek bere zinema bezain neurrigabea zen bizitza bati aurre egin behar izan zion. Haren zinemak modernotasuna eta klasizismoa uztartu zituen estilo sailkaezin eta imitaezin baten bidez, arrunkeria probokatzaile baten -gaien lanketan- eta dotoretasun sotil baten -eszenaratzean- erdibidean dagoena. Sexualitatearen molde ezberdinak, nazismoaren herentzia izugarria, desklasatuak eta baztertuak, lan eskerga baten, fresko sozial handi baten protagonista bihurtu ziren horrela, modu generiko oso anitzen bidez bere garaia kontatzeari lotu zitzaiona. Liburu honen lehen zatia filmografia zabal hori kronologikoki jarraitzen eta haren une esanguratsuenak azpimarratzen saiatzen da. Bigarrenak, berriz, lan egin zuen testuinguruan kokatu nahi du Fassbinder, hala garai hartako Alemaniako Zinema Berrian nola Holllywoodeko zinemaren herentzian, baita une hartako beste zenbait zinemagilerekin zituen harremanak ere. Fassbinderren zinema ezagutu, eta, urte batzuen ondotik, berriro ere iraganeko mamu bati bezala aurre egiten dion lekuko espektral baten gisa, saihestezina da noizbehinka testuaren egielak bere ahotsa entzunaraztea. Eta itxarotekoa zen, halaber, emaitza eleberri bat bezala, iragandako garai baten eta honek utzitako lorratzen kronika sentimentala bezala irakur daitekeen liburu bat izatea, Historiaren krudelkeriari eta honek atzean ahaztuta uzten dituen gorpuei buruzko kontakizun bat ER -