TY - BOOK AU - NiƱo Ricoi, Henrique AU - Silvar, Calros ED - Bidera Zerbitzuak TI - Euskal Herriko zuhaitzen gida T2 - Natura gidak (Sua) SN - 978-84-8216-735-0 PY - 2019/// CY - Bilbao : PB - Sua, KW - Zuhaitzak KW - Euskal Herria KW - Gidak KW - Erreferentzia-materialak KW - Monografiak N2 - Euskal Herriko zuhaitzen gida oso bat duzu esku artean, ilustrazio ugarirekin. Gure lurrean berez hazten diren espezieak bildu ditugu hemen, nola bertakotzat jotzen direnak, hala aloktono bertakotuak. 100 espezieko katalogoa da, zuhaitzak eta zuhaixkak barne, eta honekin Euskal Herriko baso, mendi, bailara, itsasertz, ibar-baso eta ur-bazterretan bizi diren arbolarik esanguratsuenak aurkitu eta identifikatu ahal izango dituzu. Gidak espezie bakoitzaren informazio zehaztua jaso du: izen zientifikoa eta izen arrunt ohikoenak euskaraz eta espainieraz, etimologia, espeziearen atal bakoitzaren deskribapen botaniko osoa, bizi den Euskal Herriko habitata eta lekua zuzen identifikatu ahal izateko, bai eta eman ohi zaizkion erabilera ekonomiko nahiz sendagarriei buruzko informazioa ere. Gainera, botanika hiztegia eta sendagai-glosario txiki bat ere baditu. Hobeto identifikatu ahal izateko, atal grafikoan espezie bakoitzaren ilustrazio bat aurkeztuta dago, zuhaitzaren edo zuhaixkaren itxura osoarekin, batzuetan hazkundeko fase edo urteko garai desberdinetan irudikatuta. Halaber, espeziearen atalak ere jasota daude: adarrak, hostoak, infloreszentziak, loreak, fruituak, azalak, haziak eta beste xehetasun interesgarri batzuk, are lehenengo udan hazkundearen bukaeran dauden plantulak ere UR - http://www.sua.eus/artikulua.cfm?datuak=euskal%5Fherriko%5Fzuhaitzen%5Fgida%2Dni%26ntilde%3Bo%5Fricoi%2C%5Fhenrique%5F%2F%5Fsilvar%2C%5Fcalros%5F&kodea=138.53005&hizkuntza=1 UR - https://eima.orex.es/Bideoak/78361a59d0972931b08841135188173f_48524.pdf ER -