TY - BOOK AU - Azpiroz,Ainhoa AU - Elizalde,Luis María AU - Maia,Julian AU - Petuya, Alazne AU - Goñi,Jesus Mari AU - Lopez-Goñi,Irene AU - Uskola, Araitz AU - Ariznabarreta Zubero, Abel AU - Bilbatua,Marian AU - Zufiaurre, Benjamin AU - Jauregi Etxaniz, Pello AU - Basurko Motriko,Felix TI - Irakasleen profila: XXI. mende hasierako Euskal Herrian T2 - Ale monografikoa (Hik hasi) SN - 1135-4690 PY - 2007/// CY - Donostia PB - Xangorin KW - Irakasleak KW - Lanbide prestakuntza KW - EIMAk onetsitako materialak KW - Monografiak KW - Baliabide digitalak N2 - Lehenengo aldiz, Euskal Herriko Irakasle Eskoletako irakasleak biltzeko balio izan zuen Hik Hasik eta Irakasle Eskolek 2006ko abenduaren 15ean Donostian antolatutako jardunaldi-mintegiak. Irakasleen profila XXL mendeko Euskal Herrian izeneko jardunaldian. Aipatutako eskoletako irakasleekin batera, Pedagogia Fakultateetakoak, eskoletan dabiltzan irakasleak eta ikasleak, eta hezkuntza erakundeetakoak ere elkartu ziren. XXI. mendeko jendartean aldaketa sozialak izugarri bizkortzen ari dirá; orain arteko erreferentzia puntuak galtzen doaz: erlijioa, familia...; ezagutza etengabe aldatzen ari da; egoera gero eta konplexuagoak sortzen ari dira; kultur berdintasunerako ahalegin nabarmena antzematen da: hizkuntzak, modak, ohiturak...; ekonomiaren desoreka eta gizarte bazterketa handituz doaz; informazio gehiegi dago, bizitza erritmoaren abiadura izugarria da... Horrek guztiak eragina du heziketan. Izugarrizko garrantzia du irakasleen edo hezitzaileen prestakuntzak, bai hasierakoak eta bai etengabeak. “Gaur egungo eskoletan, XXI. mendean bizitzeko ikasleak prestatu behar ditugu, XX. mendean prestatutako irakasleekin, eta XIX. mendeko egitura duen hezkuntza sisteman”. Esaldi hori behin eta berriz errepikatu zen abenduaren 15ean egindako jardunaldi-mintegian. Hausnarketa sakona egin beharra dago herri ikuspegitik, hizkuntza eta kultura ikuspegitik eta ikuspuntu pedagogikotik. Jardunaldi-mintegia lehen urratsa izan zen. Hark emandakoa liburuxka honetan biltzea izan da bigarren pausoa. Gehiago ere etorriko dira. Enbidoari eutsi eta jarraitzeko gonbita denoi luzatzen zaizue. UR - https://www.hikhasi.eus/eu/kat/denda/gai-monografikoak UR - https://eima.koha.es/Bideoak/19583760cd7d8c822d745468a20da32f_4828.pdf ER -