TY - BOOK AU - Barandiaran Amarika, Asier ED - Nafarroa. TI - Egile nafarren euskal literaturaren antologia SN - 978-84-235-3472-2 (lan osoa) PY - 2017///-2021 CY - Iruña PB - Nafarroako Gobernua, KW - Euskal literatura KW - Nafarroa KW - Antologiak KW - Historia eta kritika KW - Monografiak N1 - I. Erdi Arotik Errenazimentura eta Erromantizismoa; II. 1900etik 1975era arte; III. 1975etik-2000ra arte; IV. 2000tik 2020ra arte N2 - Euskaraz egin den eta egiten ari den Nafarroako literaturak antologia bat behar zuen eta bilduma hau, lau ataletan banatua, eginbehar hori betetzera dator, euskal literaturaren sorreratik gaur arteko egile nafarren testu literario hautatu zenbaitekin. Euskara izan da Nafarroako berezko hizkuntzetako bat eta, duela zenbat mende, hizkuntza nagusia, Lingua Navarrorum izendatua izateraino (Antso VI.a Jakitunaren hitzetan, XII. mendean). Horregatik ez da harritzekoa Nafarroa Behereko egile batek, Bernat Etxeparek, hasiera eman izana euskal literaturaren historiari, bere Linguae Vasconum Primitiae-rekin (1545). Antologia honetan, zilegi bekigu horrela esatea, Litterarum Navarrorum Primitiaeren berri ematea dugu helburu, literaturaren sorreratik hasita 1900 urtera arte, hasieran Erdi Arotik Errenazimentura ibilbide bat eginez eta, gero, Erromantizismoari arreta eskainiz. Antologia bat da eskuartean duzun lan hau eta egileak saiatu dira, testu egokiak hautatzeaz gain, egileen eta lanen inguruko zertzelada esanguratsuak ematen, gaur egungo irakurleak hobeki ulertu, ezagutu eta goza dezan egile nafarren ekarpena. Lan honek jarraipena izatea espero dugu beste hiru liburukirekin, 1900 urteaz geroztikako egileak eta testu antologikoak hiru ataletan banatuz, gaur egungo ekoizpena aztertzeraino. (1. libk.) Antologiaren 2. liburukian irakurleak hainbat generotako testu bertatik bertara dastatzeko aukera izanen du, egile nafarrek testu mota desberdinetara egokitzen asmatu dutela erakutsiz. Azen batean, euskal literaturak nolabaiteko "nafar estilo" bat (ez soilik linguistikoa) baduela antzematen hasteko lana da liburuki hau, hamar antologiagile bildu dituena. Hirugarren liburuki honetan berriz ere diogu euskal literatura nafarrak baduela antologia honetan agertoki bat. Hirugarren agertoki honek, aldiz, xx. mendearen azken laurdena hartzen du kontuan eta ageri zaigu, arrazoi politiko-sozial-kultural batzuk tarteko, euskarazko literaturaren azpisistema nafarrak itxura hartu zuela urte-tarte hartan, argitaletxe batzuk sortuaz, egile berri batzuk sustatuz eta hainbat lan literario argitara emanez. Euskal literatura nafarraren loraldi baten hasiera dugu tarte hau eta saiatu gara antologia bat eginez, alegia, aukeraketa bat eginez loraldi horren liraintasun eta lerdentasuna erakusten, genero desberdinei (narrazioa, poesia, antzerkia, bertsolaritza...) esparrua emanez. 1975-2000 urte bitartean erabateko inflexio gunea suertatu zen Nafarroako euskal literaturari dagokionez eta hurrengo liburukia ulertzeko ezinbestekoa izanen da hirugarren honen ezagutza izatea. Horretan saiatu gara koordinatzaile eta gainontzeko zazpi kolaboratzaileok. IV. liburukiak erakusten du XX. mendearen azkeneko laurdenean (1975-2000) izandako loraldiak jarraipena izan duela XXI. mendearen aurreneko bi hamarkadetan (2000-2020), eta Nafarroako euskal literaturaren azpi sistema prekario honek baduela gaitasunik hemen euskal literatura eginez jarraitzeko, euskal literatura bikaina, hain zuzen. Aurreneko liburukian agertutako idazleez gain, idazle berri mordo bat gehitu da XXI. mende hasiera honetan, euskal literaturari ekarpen mamitsu eta, kasu askotan, berritzailea eginez. Horren adierazle bat da gutxien besarkatzen dituen antologia honek orrialde gehien bildu dituela bere baitan. Hori guztia agertzen 4. liburuki honetako antologiaegileei esker ateratzen dugu argitara, zure interesekoa eta zure gozamena izanen delakoan, irakurle UR - https://publicaciones.navarra.es/TiendaPublicaciones/obraCompleta.faces?id=3656 ER -