TY - BOOK AU - Garate,Gotzon TI - India harrigarria T2 - Literatura (Elkar) SN - 84-8331-767-2 PY - 2001/// CY - Donostia PB - Elkarlanean KW - Helduentzako Literatura N2 - Lurralde miresgarririk, amesgarririk ikusi nahi baduzu, zoaz Indiara”, esaten digu egileak liburuaren hasieran. India sagaratua, India misteriotsua, fakirren, Budaren, behien, kasten lurraldea, zeruaren ederra eta infernuaren latza elkartzen dituen herria; mendebaldeko gure zibilizazio praktiko eta moderno honen guztiz bestelakoa. Hindi hizkuntza ikasteko asmoz joan zen Gotzon Garate Indiara: Ahmedabad, Ranchi, Kalkuta, Bonbai, New Delhi, Varanasi eta beste hainbat bazter ezagutu zituen bertan. Baina batez ere jendea, jendea, jendea: talde handiak, samalda izugarriak nonahi pilaturik; gizarte zabal, ñabar, askotariko horren barruan, ordea, pertsonak daude: hezur-haragizko gizon-emakumeak, beren poz eta atsekabeekin, beren ohitura eta beren gorabeherekin. Jendearen istorio eta bitxikeriekin osatu du egileak liburu hau, Indiaren alderdi harrigarria marrazten diguna; ez da hor makurkeriarik falta, hala nola emakumeen bazterketa, haurren miseria edo kasten arteko arrazakeria, baina ilun horrek berezkoa du argia ere: bizi-pozez eta bihotz zabalez hornituriko Indiako gizateria ER -