TY - BOOK AU - Orixe AU - Izagirre, Koldo TI - Orixe T2 - XX. mendeko poesia kaierak (Susa) SN - 84-95511-00-1 PY - 2000/// CY - Zarautz PB - Susa KW - Poesia KW - Baliabide digitalak KW - Helduentzako Literatura N2 - Euskal Herriak poema nazionala behar zuen. Hori zen Aitzolen eta gerraurreko euskaltzale askoren ustea: finlandiarrek Kalevala daukaten moduan behar genuen guk geure erreferentzia mitikoa oroimen kolektiboan. Hori egiteko, bazen jakintzaz, dohainez eta kemenez hornitutako poeta: Orixe. Hala sortu zuen Euskaldunak poema luzea, agindu nazional baten gisa. Inprimatzeko zegoela gerra piztu zen, eta ez zen argitaratu 1950 arte, Orixek exiliora hartu zuen urtea. Gerora emanen zituen iritzietatik atera liteke gure poeta damutua zegoela Euskaldunak bere gisara ez egina. Eta baluke arrazoirik. Aginduzko obra denez, gora-behera handikoa da, egilea ez dabil eroso eta kutsu aparta duten pasarteek ezin ezkuta ditzaketen ahuluneak ditu, mitoa falta baitu, nazionalismoak behar zuen epika; gerraondoan argitaratu zenez, publikorik gabeko liburua zen. Belaunaldi zaharrekoak hilak edo erbestean sakabanatuak zeuden edo zaharregiak ziren; belaunaldi berrikoek, oraindik ere gaztetxo baina, Euskal Herri kaletar eta gatazkatsu bat ikusi nahi zuten islatua literaturan, eten egin nahi zuten baserriarekiko haria. Gerrak zamatzen zuen guztia. Exiliora jo zuenean Orixek hirurogeita gehiago urte zituen eta obra zabal bat, heldutasunean zegoen idazlea zen. Uste izan zitekeenaz oso bestela ordea, ezin emankorragoa gertatuko zitzaion bere ingurunetik lekutze hori: agindu, aholku eta presatik libre, bere senak eskatzen ziona idatzi ahal izan zuen. Urruntzeak liberatu egin zuen idazlea, eta gutxik uste zuten malgutasunean landu zuen obra berri bat: bere poesia gailena, nik uste. Poeta zurruna zirudiena hunkitua eta zirraragarri azalduko zaigu batean, ironiko zorrotza bestean, liriko minbera hurrengoan. Beti erakutsi zuen ahalmen deskriptibo harrigarriari sinboloak aukeratzeko sena gaineratzen dio, eta adierazkortasuna bete-lanik gabeko bertso trinkotan garatzen du, irakurraldi bakoitzean zuku berria kentzen zaion hizkeran. Gaiaren aldetik, Barne-Muinetan liburuan landua zuen mistikara itzuli zen nagusiki, baina ez poesia kontzeptual ho tzean. Orixek kontestu batean egiten du arnas, garrantzi berezia ematen dio inguru fisikoari, gorputz baten jabe da. Lehen pertsona konkretu batean mintzo zaigu beti. Giharra duen mistika da berea. Poeta, lurrik ezean, bere baitan biltzen da. Erbesteratuen artean hain zabaldua zegoen herrimina alboratuz, poesia bortitz bat sortzen du, bulko handikoa, irudimen librekoa, ez inondik ere negartia. Zuhaitz mexikar baten itzalpera biltzen da eta ez du OtaƱoren atariko intxaurrondoa amets. Honenbestez, euskal poeta nonahikoa egiten da, nitasun berri bat deskubritzen du, eta ez dio ardura bakarrik baldin badago ere munduan, barnea duelako mundu. Gu etnografiko bat kantatu behar izatetik ni mistiko bat kantatzera eginiko ibilaldi mingarrian, Orixek euskal literatura modernoa abiatzen du, edo hobe esan, euskal literaturaren modernotasuna: lurralderik ez daukan kulturan hizkun tza da babesleku bakarra, eta norberarenak dira kantagai UR - http://www.susa-literatura.eus/liburuak/kaie01 ER -