TY - BOOK AU - Gandara Sorarrain, Ana AU - Aldekoa,Iñaki TI - Euskal ondare kulturalaren moldatzea (1960-1990), egungo kultur sistemaren oinarri: : baliabide eta forma sinbolikoak PY - 2015/// CY - ; [S.l.] PB - : [s.n.] KW - Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea KW - Tesi eta disertazio akademikoak KW - Euskal hizkuntzalaritza KW - Euskal literatura KW - - Azterlanak eta hitzaldiak KW - Kultura nortasuna KW - Euskal Herria KW - Doktorego-tesiak KW - Baliabide digitalak KW - Monografiak N1 - Tesia, Euskal Herriko Unibertsitatea, Hizkuntzalaritza eta euskal ikasketak Departamentua; Material hau ADDI.EHU.ES webgunetik ekarri da; espezializatua N2 - Euskal Kultur Sistema (EKS) eta Euskal Literatur Sistema (ELS) garaikideen oinarriak 1960-1990 bitartean, euskal komunitatearen garapenarekiko mendekotasunean, ondu ote ziren ikertu dugu. Hala, bada, hogeita hamar urte horien lanketa ikuspegi bakarrean ardaztu dugu: euskal komunitatea, ondare kulturala eta baliabide sinbolikoak kontuan dituen ikuspegi sinbolikora jo dugu. Halatan, komunitate garapenarekiko elkarreraginean behatu ahal izan diogu ondare kulturalaren birmoldaketari.Baliabide sinbolikoen eta kultur eremuen ikerketatik abiatuta tradizioa eta literatur eremua, EKSren, ELSren eta komunitate garapenaren arteko elkarreragina ulertu, eta, errealitate sinbolikoaren baitan, deskribatu dugu. Anaitasuna eta Zeruko Argia aldizkariek nahiz Mikel Laboa, Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia eta Jon Juaristiren lanek osatu dute funtsezko corpusa.Horretarako, ikerketaren zutarriei egokitzen zaizkien oinarri teorikoak hautatu ditugu: batetik, John B. Thompsonek forma sinbolikoen azterketarako proposatuak eta Anthony D. Smithek, nahiz Montserrat Guibernauk, etno-sinbolismoaz erranak geuretu ditugu; bertzetik, 1960-1990 bitarteko euskal kultur moldaketan, espresuki, sakondu ahal izateko, tresna teorikoak egokitu ditugu. Hartara, EKS eta ELS garaikideen oinarriak nola finkatu ziren aztertzeaz gaindi, estaturik gabeko komunitateen ikerketarako tresna teorikoak proposatu ditugu UR - https://www.inguma.eus/ UR - https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/15791/TESIS_ANA_GANDARA_SORARRAIN.pdf?sequence=1 ER -