TY - BOOK AU - Beñaran, Alvaro AU - Aucouturier, Bernard AU - Perez de Arriluzea, Jon AU - Uranga, Mariaje AU - Font, Carles AU - Cremades Carceller, Mary Ángeles AU - Acebo, Rikardo AU - Vives i Peñalver, Iolanda ED - Hik Hasi ED - Luzaro psikomotrizitate taldea TI - Psikomotrizitatea T2 - EIMA 1 (2018ko deialdia) SN - 978-84-944746-6-8 PY - 2017/// CY - Donostia, Bergara PB - Xangorin ; , Luzaro KW - Psikomotrizitatea KW - EIMAk onetsitako materialak KW - Monografiak KW - Baliabide digitalak KW - Elkarrizketak N2 - Sokatik zintzilikatzea, eskalatzea, zabuetan kulunkan, ezkutaketan, lurrean itzulipurdika ibiltzea; auto-gidari, super-heroi edo mediku bihurtzea; dorreak, etxeak, txabolak eraikitzea; marrazkiak egitea, eta ipuinak asmatzea... hori guztia da psikomotrizitatea, mugimendua baitago jarduera horietan guztietan, bai eta fisikoki zein psikologikoki heltzen ari den haur bat ere. Psikomotrizitatearen aitak, Bernard Aucouturierrek, modu sinple batean esateko, “mugimenduaren eta psikismoaren arteko erlazioa azaltzen duen termino gisa” hartzen du psikomotrizitatea: “Haurraren garapen psikologikoa gorputzaren mugimenduaren bitartez gauzatzen dela adierazten du psikomotrizitateak”. Haurraren garapena, ongizatea, nortasuna, askatasuna, ahalbidetzeko mamituriko ikusmolde horren sorburua 68ko maiatzeko askatasun nahiekin lotzen du pedagogia berritzaileak. Ordutik, euria egin du. Eta hitzetan bezala, saltogelak, psikomotrizitateak, gure eskoletako espazioetan eta denboretan tartea hartu du. Baina, jakintza kognitiboaren aurrean, aski garrantzia ematen al zaio gure hezkuntza-proposamenetan psikomotrizitate-jardunari? Balia dezagun psikomotrizitatea. Prebentzioan, ongizatean, izatean, nortasunean, garapenean, harremanetan, etabar luze batean laguntzen dio psikomotrizitatejardunak haurrari. Gorputzaren bidez, jolasaren bidez, mugimenduaren bidez baina beti PLAZERETIK... heltzen laguntzen dio psikomotrizitateak, zailtasunei aurre egiten, erronkak gainditzen. Baina horretarako, aski prestaturiko bidelaguna behar du ondoan haurrak, aski prestaturiko hezitzailea: “Heldutasun psikologikoan mailaz maila aurrera egiten lagundu diezaieke haurrei [psikomostrizistak] —Aucouturierrek dioen eran—, haien ekintzen eta jolasen bidez, gogoetarako gaitasuna eta pentsatzeko gaitasuna gara ditzaten, haurren espontaneotasun horretatik abiatuta”. Alvaro Beñaranek koordinaturiko liburuxka; batetik, psikomotrizitatera gerturatzeko —haurra bere osotasunean gorputz eta psike gisa ikusteko eta haurren garapenari, ongizateari eta harremanei psikomotrizitate-jardunak egiten dien mesedeaz jabetzeko— prestatu dugu; eta, bestetik, bidelagun apropos izateko hezitzailearentzat. Balia dezagun, ongi, psikomotrizitatea UR - https://www.hikhasi.eus/eu/kat/denda/gai-monografikoak/31-psikomotrizitatea UR - https://eima.koha.es/Bideoak/e60341a466518c1eecea5065dfde2801_44511.pdf ER -