TY - BOOK AU - Lasa Bergara, Xabier ED - Manuel Larramendi Kultur Bazkuna TI - Joxinixio pizkunde zapuztua: XX. mendeko bertsolaritza Andoainen T2 - Saiakera (Manuel Larramendi Kultur Bazkuna) SN - 978-84-945641-1-6 PY - 2016/// CY - Andoain PB - : Manuel Larramendi Kultur Bazkuna KW - Etxeberria, Joxinixio KW - Bertsolaritza KW - Andoain KW - Historia KW - Monografiak N2 - Oraingoan Xabier Lasak bertsolaritzaren munduan murgildu gaitu, baina ez nolanahi. Andoainen bertsolaritzak XX. mendean utzitako arrastoa aztertu du, bere ikerketaren abiapuntu gisa bi gertakari historiko zehatz hartuz: lehenik, Andoainen, Errepublika garaian, 1936ko ekainaren 11n antolatu zen herriko bertsolarien jaialdia, inork uste ez zuen bertsolari kopurua elkartu zuena, eta batez ere, jaialdi horretan esku hartu zuen Joxinixio Etxeberriaren heriotza, gerra zibilean gertaturikoa Artxandako borroketan.Joxinixio Etxeberria andoaindarra, Errepublika garaian loraldi betera iritsi zen Pizkundea kultur mugimenduko bertsolari eta ekintzailea izan zen, mugimendu horren emaitza nabarmenetakoa Andoainen, eta heriok, esan bezala, oso inguruabar ilunetan aurkitu zuen Gerra zibileko Artxandako borroketan, baionetakada batez.Joxinixio eta bere herrikideen arrastoan, Xabier Lasak bertsolaritza Andoainen XX. mendean zer eta nola gorpuztu zen azaltzen digu, testuingu historikoan aurrekari eta xehetasun ugariz kokatuz UR - https://larramendibazkuna.eus/produktua/joxinixio-pizkunde-zapuztua/ ER -