TY - BOOK AU - Osa Solabarrieta, Arantza ED - IRALE (Eibar) TI - Aljebra PY - 2017/// CY - Eibar PB - Irale KW - EIMAk onetsitako materialak KW - IRALEren materialak KW - Curriculumeko baliabideak KW - Baliabide digitalak N1 - 2017/02/23; Bibliografia: 102. or; DBH, 4. maila N2 - Aljebra Matematikako oso atal garrantzitsua da. Gezurra badirudi ere, eguneroko bizitzako arlo askotan erabiltzen da, eta beharrezkoa da ikasleek ondo menderatzea. Hori dela eta, DBHko maila guztietan lantzen da. Tamalez, ordea, zaila eta arrotza egiten zaie ikasle askori, zientzia abstraktua baita. Halaber, testu-liburuetako azalpenak ere ez dira askotan argiak izaten, eta, ondorioz, testuliburua ariketa-liburu soil bihurtzen da. Horiek horrela, proiektu hau DBHko 4. mailako ikasleentzako euskarri fisikoa da, modu erosoan aljebraren oinarrizko kontzeptuak barneratzeko. Material honekin batera, hainbat baliabide interaktibo erabiliko ditugu eskolan: GeoGebra, Thazquiz, Moodle eta Moodleeko galdetegiak, besteak beste. Lan honek hiru atal nagusi ditu. Lehenengoan, polinomioak lantzen dira: ezaugarriak, polinomioen arteko eragiketak, Ruffiniren erregela eta haren aplikazioa; bigarrenean, ekuazio motak; hirugarrenean, ekuazio-sistemak eta ebazteko prozedurak; eta, laugarrenean, inekuazioak. Atal guztietan, teoria modu sinplean eta erraz ulertzeko moduan azaltzen saiatu naiz, eta hainbat ariketa prestatu ditut, batzuk ebatzita, eta beste batzuk ikasleek egiteko. Izan ere, helburu nagusia da ikasleei erakustea Matematika erraza eta dibertigarria izan daitekeela, eta, gainera, eguneroko bizitzan aplikazio ugari dituela. UR - https://eima.orex.es/Bideoak/cf9475ba273d22224ab7f700b0be427d_22257.pdf UR - https://irale.hezkuntza.net/eu/ ER -