TY - BOOK AU - Alvez Gimenez,Javier AU - Arregi, Xabier AU - Gaintzarain Ibarmia, Jose AU - Lucio,Paqui AU - Maritxalar Anglada,Montse ED - Udako Euskal Unibertsitatea ED - Euskal Herriko Unibertsitatea TI - Programen espezifikazio, egiaztapen eta eratorpen formala / SN - 978-84-8438-590-5 (UEU) PY - 2016/// CY - [Bilbo] : PB - Udako Euskal Unibertsitatea : , Euskal Herriko Unibertsitatea KW - Ordenagailuen programazioa KW - Monografiak N2 - Gaur egun, software fidagarria, hau da errorerik gabea, sortu ahal izateko ezagutza, metodoak eta teknologia egon badaude. Horren erakusgarri da, adibidez, liburu honen lehenengo kapituluan azaltzen den Parisko garraio-sarearen kontrolerako softwarea. Beste froga bat, azken 10-15 urteetan software-akatsen ondorioz sortutako istripu larririk ia-ia ez egon izana da. Hori dela-eta, liburu honen bidez gure ekarpena egin nahi dugu nazioarteko komunitateak dagoeneko bere gain hartu duen erronka batean: software-industriak zeharo fidagarriak diren aplikazioak garatzera jo behar du. Horretarako, software-garatzaileek aplikazio erabat fidagarriak garatu ahal izateko erreminta eta teknikak erabiltzeko eta sortzeko gaitasuna emango dien prestakuntza zientifiko-teknikoa izatea beharrezkoa da. Liburu honek software fidagarria eraikitzeko erabiltzen diren metodoen atzean dauden programen espezifikazio-, transformazio- eta egiaztapen-tekniken hastapenak ikasteko aukera eskaintzea du helburu, hemen agertzen den materiala oinarrizko prestakuntza-ikastaro baterako egokia delarik.Zehazki, UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatean ezarrita dauden Informatika Ingeniaritza Gradu desberdinetan irakasten den Programazioaren Metodologia irakasgaiaren testuliburua den honako hau programazio-arloan hasi berria den edonorentzat baliagarria da ER -