TY - BOOK AU - García Manso,Juan Manuel AU - Navarro Valdivielso,Manuel AU - Ruiz Caballero,José Antonio AU - Ormaetxea,Idoia AU - Gabilondo,Nahikari AU - Gomez Zubia,Genaro ED - Elhuyar Fundazioa ED - Euskal Herriko Unibertsitatea. TI - Kirol-entrenamenduaren oinarriak eta kontzeptuak SN - 978-84-9860-712-3 PY - 2012///] CY - [Bilbo] PB - : Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua = Universidad del País Vasco, Servicio Editorial KW - Kirol-entrenamendua KW - Monografiak N1 - Bibliografia: 497.-518. or; Hiztegia (euskara-gaztelania): 519.-541. or N2 - Kirol-errendimendu maximoa lortzea da kirolari guztien xedea, zeinahi mailatan dihardutela ere. Helburu hori lortzeko, lan-prozesu zorrotz bat bete behar dute; prozesu horri, hain zuzen ere, prestakuntza edo entrenamendu deitu ohi diogu. Eredu militarra gurera ekarriz, «kirol-estrategia» egoki bat prestatu beharra dago, kirol-errendimendu maximoa lortzeko -estrategiatzat hartuz unean-unean erabaki egokiena hartuko dela bermatzen duten arauen multzoa-. Kasu jakin guztietan, zabalak eta konplexuak izaten dira kirol-estrategia horretan bat egiten duten alderdi guztiak. Kirolaren munduan erabiltzen den hizkera arruntean ohikoa da «prestakuntza» eta «entrenamendu» hitzak ez bereiztea. Gure ikuspegitik, ordea, bi hitzak berdin-tsuak badira ere, badute eduki-mailako alderik, nahiz eta entrenamenduaren teorialari batzuek sinonimotzat jotzen dituzten. Matveiev-ek (1985), esate baterako, honela definitu zuen kirolariaren prestakuntza: «Alderdi anitzeko prozesu bat da, non faktore guztiak (baliabideak, metodoak, formak eta baldintzak) modu arrazionalean erabiltzen baitira, kirolariaren eboluzioan artezki eragiteko eta goi-mailako kirol-markak lortzearren beharrezkoa den gaitasun-maila ziurtatzeko». Kirola enpresaren ikuspegitik aztertuz gero, oinarrizko zortzi printzipio ezarri behar dizkiogu entrenamenduari: ekimena, langileen arteko elkartasuna, lan-banaketa, aginpidea eta erantzukizuna, diziplina, aginte-batasuna, zuzendaritza-batasuna (programa bakarra) eta zentralizazioa. Kirol-entrenamendu modernoa zer den ulertzeko oinarrizko printzipioetako bat da zentralizazioa; hala, kirolariaren prestakuntzaren unibertso txiki eta, aldi berean, konplexu horren muina da UR - https://web-argitalpena.adm.ehu.es/listaproductos.asp?IdProducts=UCDCE127123&titulo=Kirol-entrenamenduaren%20oinarriak%20eta%20kontzeptuak ER -