TY - BOOK AU - Agirre,Lorea AU - Tonucci, Francesco AU - Hoyuelos,Alfredo AU - Azkona Mendizabal, Txusma AU - Blanco, Piter AU - Fernandez, Eukene AU - Telleria, Koldo AU - Mujika, Axun AU - Prieto de Blas, Isabel AU - Huesa Otegi, Edurne AU - Agirre, Nerea ED - Txatxilipurdi Elkartea (Arrasate) TI - Herri hezitzailea, eskola herritarra [I] T2 - EIMA 1 (2014ko deialdia) SN - 978-84-936543-7-5 PY - 2013/// CY - Donostia PB - Xangorin KW - Ludotekak KW - EIMAk onetsitako materialak KW - Monografiak KW - Baliabide digitalak N2 - Gutxi batzuen garapen ekonomikoan, produktibitatean eta kontsumismoan oinarrituriko hiri-ereduak, eskema horretatik kanpo dauden kolektiboei —hala nola, haurrei, emakumeei, elbarriei, adinekoei, etorkinei... — oztopo ugari ezartzen dizkie. Hiri-eredu horrek haurren heziketan —sozializazioan, autonomian eta ongizatean— zer-nolako eragina duen hausnartzen ari gara, eta haurrak kalean jolastu, bizi eta hezi ahal izango duen bestelako herri eredu baten aldeko urratsak nola eraman litezkeen pentsatzen. Bai. Herri hezitzaile eta parte hartzaile baten inguruko hausnarketan gabiltza Euskal Herriko hainbat eragile; hala nola, Arrasateko Txatxilipurdi aisialdi elkartea, HUHEZIko Sorguneak ikerketa taldea, Irrien Lagunak, Katxiporreta pailazo taldea, Oarsoaldeko Euskara Batzordea, Lizarrako eta Iruñeko kideak eta Irria, Hik Hasi eta Hazi Hezi heziketa aldizkariak. Aipaturiko eragileok elkartu gara haurrentzako egokiak diren herriak edo hiriak pentsatzeko, eta hainbat urrats emateko. Hasteko, Francesco Tonucci pedagogo italiarraren “La citta dei Bambini”, euskarara ekarrita, “Haurren hiria” liburuan bihurtu genuen. Liburua argitaratzearekin batera, 2013ko maiatzaren l0ean eta lln, “Herri hezitzailea, eskola herritarra” jardunaldiak egin genituen Donostian. Jardunaldi haietan Francesco Tonuccik, Lorea Agirrek eta Koldo Telleriak aurkeztutakoez gain, Euskal Herrian egiten ari diren hausnarketak eta praktikak ezagutarazi ziren. Haiekin, eta ondoren jasotako Euskal Herriko beste hainbat ekarpenekin, osatu dugu eskuan duzun ale monografikoa. Orain arte egindakoa, hainbat elkarteren artean sortu den elkarlanari, herri parte hartzaileago nahi duten herritarrei, eta, Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eskainitako babesari zor diegu. Elkarlanak bidea erakutsi digu. Orain, beste askorekin batera egin nahiko genuke bide hori. UR - https://www.hikhasi.eus/eu/kat/denda/gai-monografikoak UR - https://eima.koha.es/Bideoak/843e1f54f722783420b8d6869bdaf37b_18806bis.pdf ER -