TY - BOOK AU - Larrondo Elorrieta, Fernando ED - IRALE (Dolaretxe) TI - Kalitatea ostalaritzan T2 - IRALE (2013-2014 ikasturtea) PY - 2014/// CY - Bilbo PB - Irale KW - EIMAk onetsitako materialak KW - IRALEren materialak KW - Curriculumeko baliabideak KW - Baliabide digitalak N1 - Goi Mailako Heziketa Zikloak, 1. maila N2 - Beste esparru batzuetan gertatu den bezala, kalitatea kudeatzea derrigorrezko bihurtu zaigu ostalaritza-sektorean ere. Hori dela eta, gaur egun, zerbitzuaren etengabeko hobekuntzan gero eta iaioagoak diren langileak eskatzen dituzte enpresa horiek; eta horrek, nola ez, ostalaritza-esparruko ikasleen prestakuntzan eskaini beharreko zerbitzuaren hobekuntzari garrantzi handiagoa ematea ekarri du. Horrela, bada, zeregin horietan profesionalak trebatzeko asmoz, Goi Mailako Heziketa Ziklo bi hauek sortu dira azken urteotan: Sukaldaritza eta Jatetxe Zerbitzuetako Zuzendaritza. Horietan, besteak beste, kalitatea kudeatzen ikasten dute ikasleek ostalaritza-arloan. Aipatu berri ditugunak oraintsu sorturiko jakintzagaiak direnez gero, haietan lantzeko ikasmaterialak ez dira inondik ere ugariak, eta are gutxiago euskaraz. Hona hemen, beraz, lan honek zer hutsune bete gura dituen nagusiki: alde batetik, ostalaritza-arloko materialak sortzea euskaraz, kalitatearen kudeaketan trebatzeko; eta, bestetik, ikasgai honi orain arte eman zaiona baino askoz ere ikuspegi praktikoagoa eskaintzea, adibide zehatzen bitartez UR - https://eima.orex.es/objetos/Kalitatea%20ostalaritzan.pdf ER -