TY - BOOK AU - García Murga,Fernando AU - Madariaga Pisano,Nerea ED - Udako Euskal Unibertsitatea TI - Hitzen artean: Axun Aierbe Gogoan SN - 9788484384373 PY - 2012/// CY - Bilbo PB - : Udako Euskal Unibertsitatea KW - Euskara KW - -Itzulpena KW - Baliabide digitalak KW - Monografiak N2 - Euskal itzulpengintzaren irakaskuntza, ikerkuntza eta praktikan jardun zuen Axun Aierbek. Hiru arlo horietan Axun Aierbek jokatu zuen paper garrantzitsua azpimarratzen da omenaldi honetako ikerketa-lanetan. Azken hogeita hamar urteotan, euskal itzulpengintzak, euskararen garapenaren eskutik, itzulpen-baliabide eta modalitateen bilakaera sakona izan du, liburu honek erakusten duenez. Alde batetik, euskal itzulpengintzako arlo desberdinei buruzko lanak eskaintzen dira hemen: bikoizketa, antzerkia eta haur- eta gazte-literaturaren euskaratzearen azterketa. Corpuseko itzulpengintzaren azterketa deskribatzaileak ere ordezkatuta daude liburu honetan: analisi hauek euskarazko itzulpenen ezaugarriak nabarmentzen dituzte, esate baterako, itzultzaileen «euskal sena» edota estandarizazioa. Metodologia bera erabiliz, itzulpen-kritikagintza ere aztertzen da artikulu batzuetan. Azkenik, euskal itzulpengintzan eta, oro har, euskalgintzan hain garrantzizkoa den terminologiaren gaia ere jorratzen dute liburu honetako zenbait lanek UR - https://www.ueu.eus/argitaletxea/liburuak/hitzen-artean-axun-aierbe-gogoan ER -