TY - BOOK AU - Matxain,Manuel AU - Zabala,Antonio TI - Uste gabean: (bertso guziak) (1963-1993) T2 - Auspoa Liburutegia (Sendoa) SN - 84-95378-58-2 PY - 2002/// CY - Oiartzun PB - : Sendoa KW - Bertsolaritza KW - Poesia KW - Baliabide digitalak KW - Helduentzako Literatura N2 - Manuel Matxain (1916-1999) Aieteko Txabola etxean jaio zan. Donostiarra genduan, beraz. Ala, beraren izena Gipuzkoako iriburuak eman dituan bertso-jartzailleen zerrenda luzatzera dator: Bilintx, Ramon Artola, Iraola, Arzak, S. Irure, Pepe Artola, Segundo Kalonje eta abar, oietako batzuk Donostian jaioak ez izanagatik, bizitzarik geiena bertan egin zutelako. Matxain 1963-an asi zan bertso jartzen, eta ogei ta amar urtean etzuan langintza ori eskutik utzi, bitarte ortan eunka eta eunka bertso papereratuz. Beraren bertso-bilduma eskeintzen diogu gaur irakurleari. Ez da agian oso-osoa izango; baiña bai ala izan degun osoena. Ia milla eta berreun bertso dituana. Aietear ura bertso-jartzaille bikaiña zan. Bertsogintza dotorea eta euskera garbia zuan. Gizatasunez jantzitako saillak eskeintzen zizkigun, oso gai ezberdiñak erabiliz eta garai artako testigantza egiñez. Ala, bertso-bilduma au orduko gizartearen ispillu edo kronika biurtzen zaigu. Gaurko liburu au, gizon umil eta alai, biotz oneko eta leial bati zor digoun altxorra da, beraz. UR - http://www.euskaltzaindia.net/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/53450.pdf ER -