TY - BOOK AU - Wagensberg,Jorge AU - Garzia Garmendia,Juan AU - Arrieta Urtizberea,Agustin AU - Garcia GarcĂ­a de los Salmones, Julio AU - Igerabide,Juan Kruz ED - Euskal Herriko Unibertsitatea. TI - Formen matxinada: : edo nola iraun ziurgabetasunak erasatean T2 - ZIO, Zientzia Irakurle Ororentzat (EHU) SN - 978-84-8373-989-1 PY - 2007/// CY - Bilbao PB - : Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua KW - Zientzia-dibulgazioa KW - Zientziak KW - -Filosofia KW - Monografiak N2 - Liburu hau irakurriz gero, akabo ikusten ohituta zeunden mundua. Ezer ez da berdina izango; ez mundu bizigabea, ez bizidunena, ez zu zeu nahiz gainerako mundu-behatzaileak. Ikuspegia aldatuko zaizu, nahitaez. Eta ikusiari ere eragingo dio horrek, nolabait, ikuslea munduaren parte denez. Wagensbergek erakutsiko dizu -erakutsi, ez irakatsi- forma sinple bakan jakin batzuen konbinazioz egina dela mundua. Hori gutxi ez eta, izadiaren adreiluak diren forma horiek, ez izatearen aurka matxinatuz, nola errealitateratu diren ere azalduko dizu; eboluzioaren teoria, alegia, materia biziaren esparrutik besteetara ere hedatua: biziaren aurretik (materia bizigabea) eta ondotik (materia kultua). Hala, solas eta jolas, materiazko bizi kultuaren ekoizpenak ere izango dira hizpide: sormena; artea, bereziki. Horien guztien atarian, konprenitzea (ulergarritasuna) zer den definituko du egileak, eta teoria-oinarri funtsezkoenak azalduko, estilo bizi-biziz betiere. Formen matxinada osoa da, bestalde, teoria horren praktika zorrotz bezain gozagarria. Horra, bada, metodoa: zientziarena, jakina; uste ez zenuen alderdi askotara ere zabaldua, ordea, oraingoan: fraktal bat bezala, oro kolonizatuz. Bai: mundua ulertzea du xede liburu honek, zuk bezala, eta ezin egotziko diozu huts egin duenik, huts egin dizunik UR - https://web-argitalpena.adm.ehu.es/listaproductos.asp?IdProducts=UZIO0079891&titulo=Formen%20matxinada ER -