TY - BOOK AU - Zurbano,Mikel AU - Areskurrinaga Mirandona,Efren ED - Udako Euskal Unibertsitatea TI - Ekonomia globala: gizarte globalerako oinarri berriak SN - 978-84-8438-292-8 PY - 2010/// CY - Bilbo PB - Udako Euskal Unibertsitatea KW - Nazioarteko ekonomia KW - Baliabide digitalak KW - Monografiak N2 - Globalizazioa azken hogeita hamar urteetako aldaketa ugariren adierazpena da eta, dimentsio ugari dituen arren, arlo ekonomikoan du iturburua. Ekonomiaren nazioarteratzearen fenomenoa aspaldiko kontua izan arren, unerik gorenean dago gaur egun. Merkatu globalen erabateko ahalmenarekin bat eginez, enpresa eta finantza-eragile globalek inoizko botere mailarik handiena dute nazio zein nazioarteko agertokian. Aldiz, mundu-mailako gobernantza oso ahul eta zatikatua dago. Politikaren globalizazioa oso urria da eta, beraz, estatuek jarraitzen dute botere politikoaren erantzule ia bakarrak izaten nazioarteko esparruan. Bikoiztasun hau -ekonomiaren globalizazioa eta politikaren esparru estatala- da gaur egun ekonomia, politika eta gizartearen distortsio faktore nagusia. Aurreko argitalpen batean ere azpimarratu genuen egoera honek desegonkortasunerako duen arrisku potentziala. Orain bere adiera gordinenean gorpuztu da, atzeraldi handi orokorrean, alegia. Botere politikoa nazio-estatu mailakoa izanik, guztiz mugatzen da merkatu eta eragile ekonomiko globalek sortutako krisiari erantzuteko ahalmena, are gehiago estatuen erantzunak eta neurriak koordinatzeko eta norabide bertsuan ipintzeko tresna instituzionalik eta borondaterik ezean. Krisiaren kudeaketa oso disparekoa, bidegabea eta efikaziarik gabekoa suertatzen ari da. Botere ekonomiko globala botere politikoa irensteko zorian dago, Europako 2010eko udaberriko gertakizunek erakusten duten bezala. Ekonomia globalaren azterketa egiten dugu orriotan. Nazioartean sortzen diren ekonomia-trukeek dituzten egitura eta itxura ez dira kasualitatearen ondorio, baizik eta aurretik -zuzenean edo zeharka- hartutako erabaki politiko eta instituzionalen ondorio. II. Mundu Gerraren ondoren, munduko Mendebalde kapitalistan nazioarteko merkataritza eta diru-sistema zein finantza-sistema jakinak itxuratu ziren, ekonomia politika keynesiarren testuinguruan. Horien emaitzak izan ziren Iparraldeko herrietako hazkunde bizkorra eta Hegoaldeko mendekotasunezko egoera. 1980ko hamarkadatik nazioarteko finantza- eta diru-sistemen suntsiketarekin bat neoliberalismoa nagusitu zen estatuen interbentzio-era nagusi gisa. Horrek, ingurumenean ez ezik munduko ongizatean eta giza garapenean ere eragin kaltegarriak ekarri ditu. Nolanahi ere, mundu mailako kalteak gutxitu edo erreparatzeko trenza instituzionalak behar dira maila berean eta horrekin kohesio eta justizia globalaren estrategiak indartu. Ekonomia globalaren errealitatea bidezkoa nahi bada, gizartearen ongizate eta kohesio globalak dira berehala aintzat hartu beharreko erronkak UR - https://www.ueu.eus/argitaletxea/liburuak/ekonomia-globala-gizarte-globalerako-oinarri-berriak ER -