Itzulpenak (I) / Gabriel Aresti
Material mota:
TestuaSerie(ak): Gabriel Arestiren literatur lanak (Susa) ; ; 8Publication details: [Zarautz] : Susa ; [Bilbo] : Udala : Bizkaiko Foru Aldundia, 1986Edizioa: 1. argitDeskribapen fisikoa: 295 or. : z.-b. ir. ; 20 cmISBN: - 84-398-5150-3
| Item mota | Uneko liburutegia | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
Inprimatuak osagarriak
|
Eima Katalogoa | Poesia (Helduentzat) | P ARE itz | Ale eskuragarriak | 1014039 |
Gabriel Arestik burututako poesi itzulpenak eskaintzen dira liburu honetan. Lehenik, poeta desberdinen konposizio laburrak (Baudelaire, Verlaine, Juan Ramon Jiménez...) aurkituko dituzue. Aurrerago, konposizio luzeagoak (Blas de Otero, Thomas S. Eliot, Neruda) edo liburuak ere (Hikmet) itzuli zituen; sarritan aipatu izan da Arestiren sinbologia poetikoak autore hauengandik jasan zuen eragina; itzulpenon irakurketan baiezta daiteke hori. Bigarren arrazoi batek egiten du itzulpen-lanok publikatzearen alde: euskaraz literatur hizkuntza aberats eta sujerigarria lortzeko bidean jarri zen Aresti, eta itzulpenetan gauzatu zen neurri batetan saio hori. Gailegotik egindako itzulpenei txoko berezia eskaini diegu, hor agertzen dira Lorcaren sei poema gailegoak, baita Paz Andrade, Curro Enriquez, Castelao... Aipatu izan da gailegoaren aukera guztiz intentzionatua izan zela Arestirengan, hizkuntza erromaniko arkaikoena izanik, Leizarragaren erako euskarara modurik egokienean moldatzen zelako. Lehen aldia da hau Arestiren poesi itzulpenak liburu bakarrean bildurik agertzen direna. Tartean, lehenago argitaratu gabeak dira, Brecht, Otero eta Curros Enriquezen poesi itzulpenak.
There are no comments on this title.