Local cover image
Local cover image
Ikuspegi normala MARC bista ISBD bista

Gorde nazazu lurpean / Ramon Saizarbitoria

Nork:Material mota:TestuaTestuaSerie(ak): Bakanak (Erein) ; ; 1Publication details: Donostia : Erein, 2002Edizioa: 3. argitDeskribapen fisikoa: 464 or. ; 22 cmISBN:
  • 84-7568-933-7
Generoa/Forma:Sareko errekurtsoak:Adina / Maila: Intxortako lubakietan girotutako 'Gudari zaharraren gerra galdua'k zabaltzen du liburua, eta Intxortako lerroen apurtzearekin gertatu zen nazionalen aurrerabidearen ondorioetako bat kontatzen zaigu 'Asaba zaharren baratza'n. Liburua ixten duen azken narrazio honek Sabino Aranaren hilobi aldaketak kontatzen ditu. Tartean gelditzen da 36ko gerraren oihartzun atergabea den 'Bi bihotz, hilobi bat' (Artaxonatik Artaxonara). 'Rossetti-ren obsesioa'k, berriz, Madrildik Londresera daramatza euskaldunoi buruzko galdera eta diagnostiko zuzen-zuzenak: '¿Qué os pasa a los vascos?' eta 'Sois unos melancólicos'. Galderaren eta baieztapenaren atzean bi emakume, Victoria eta Eugenia, guztiz desberdinak eta aldi berean antzekoak oso. Eta gizon bat, eta bi harremanen kasuan -arrakasta labur txinpartatsuren bat gorabehera-, bi maitasun ezinezko. Azken finean, ze zaila egiten zaion gizonezkoari gauzarik xumeena ere naturaltasunez aitortzea! Batarekin ausartegi, bestearekin koldarregi, modu paregabean azaleratzen du nobelak gizonezkoon alde mixerable eta komikoena. Komikotasunean badu, egia esan, norekin neurtu liburu honetan; izan ere, larru berekoak baitira azken pertsonaia hori eta 'Bi bihotz, hilobi bat'ekoa. 'Marcel Martin'ek, berriz, bikote harremanak absurduraino nola gaizto daitezkeen erakusten digu. Gutxien espero denean, eta komentario ezdeusenaren kausaz, leize sakon eta gaindiezina zabal daiteke gure bizitzetan, ustez bat ere arrazoirik gabe, eta erabat oharkabean gainera. Izan ere, xelebrea baita -edota negargarria- gauzarik xumeena ulertzeko gizonak askotan duen ezintasuna. Bat-batean, bikotea osatzen zutenak, elkarrenganako bi ezezagun bihurtuko dira. Esan beharrik ere ez dago liburu arrunt bat baino gehiago dela eskuetan duzun hau: euskal irakurleen ahotan luzaroan egongo den liburua.
Aleak
Item mota Uneko liburutegia Material mota Katalogo zenbakia Copia número Statusa Itzultze data Barra-kodea
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Eima Katalogoa Narratiba (Helduentzat) N SAI gor Ale eskuragarriak 1013500
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Eima Katalogoa Narratiba (Helduentzat) N SAI gor ASG Ale eskuragarriak EK18020362
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Eima Katalogoa Narratiba (Helduentzat) N SAI gor EIL Ale eskuragarriak IRALE17050753

Intxortako lubakietan girotutako 'Gudari zaharraren gerra galdua'k zabaltzen du liburua, eta Intxortako lerroen apurtzearekin gertatu zen nazionalen aurrerabidearen ondorioetako bat kontatzen zaigu 'Asaba zaharren baratza'n. Liburua ixten duen azken narrazio honek Sabino Aranaren hilobi aldaketak kontatzen ditu. Tartean gelditzen da 36ko gerraren oihartzun atergabea den 'Bi bihotz, hilobi bat' (Artaxonatik Artaxonara). 'Rossetti-ren obsesioa'k, berriz, Madrildik Londresera daramatza euskaldunoi buruzko galdera eta diagnostiko zuzen-zuzenak: '¿Qué os pasa a los vascos?' eta 'Sois unos melancólicos'. Galderaren eta baieztapenaren atzean bi emakume, Victoria eta Eugenia, guztiz desberdinak eta aldi berean antzekoak oso. Eta gizon bat, eta bi harremanen kasuan -arrakasta labur txinpartatsuren bat gorabehera-, bi maitasun ezinezko. Azken finean, ze zaila egiten zaion gizonezkoari gauzarik xumeena ere naturaltasunez aitortzea! Batarekin ausartegi, bestearekin koldarregi, modu paregabean azaleratzen du nobelak gizonezkoon alde mixerable eta komikoena. Komikotasunean badu, egia esan, norekin neurtu liburu honetan; izan ere, larru berekoak baitira azken pertsonaia hori eta 'Bi bihotz, hilobi bat'ekoa. 'Marcel Martin'ek, berriz, bikote harremanak absurduraino nola gaizto daitezkeen erakusten digu. Gutxien espero denean, eta komentario ezdeusenaren kausaz, leize sakon eta gaindiezina zabal daiteke gure bizitzetan, ustez bat ere arrazoirik gabe, eta erabat oharkabean gainera. Izan ere, xelebrea baita -edota negargarria- gauzarik xumeena ulertzeko gizonak askotan duen ezintasuna. Bat-batean, bikotea osatzen zutenak, elkarrenganako bi ezezagun bihurtuko dira. Esan beharrik ere ez dago liburu arrunt bat baino gehiago dela eskuetan duzun hau: euskal irakurleen ahotan luzaroan egongo den liburua.

Liburu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntza jaso du

There are no comments on this title.

to post a comment.

Egin klik irudi batetan bisualizadorean ikusteko

Local cover image
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com