Artearen memoria : gatazkak lantzeko proposamen didaktikoa : gerrak ez du izenik [Lehen Hezkuntza 3 eta 4, Balio Zibiko eta Etikoak] / koordinatzaileak, Amaia Elizalde eta Ane Arrastoa ; egileak, Ane Arrastoa ... [et al.] ; ilustratzailea, Iban Illarramendi
Material mota:
TestuaSerie(ak): EIMA 1 (2025eko deialdia)Publication details: Donostia : Erein, L.G. 2025Deskribapen fisikoa: 74 or. : kol. ir., argk. ; 20 x 27 cmISBN: - 978-84-9109-925-3
| Item mota | Uneko liburutegia | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
Inprimatuak oinarrizkoak
|
Eima Katalogoa | Lehen Hezkuntza | LMH3-4 ETI 10 25 | Ale eskuragarriak | EK25120052 | ||
Inprimatuak oinarrizkoak
|
Eima Katalogoa | Lehen Hezkuntza | LMH3-4 ETI 10 25 | Ale eskuragarriak | EK25110132 |
XX. eta XXI. mendeetan Euskal Herrian eragina izan duten gatazkak arteen bidez jorratzeko metodo bat da "Artearen memoria. Gatazkak lantzeko proposamen didaktikoa". Euskal Herriko Unibertsitateko MHLI (Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan) ikertaldeak ondu du, memorian eta literaturaren eta beste arteen didaktikan adituak diren kolaboratzaileekin elkarlanean.
Hiru urratsetan dago egituratuta metodoa: lehendabizikoan, gorputza eta ahotsa berotzeko ariketak egiten dira. Bigarrenean, gatazkara hurbiltzeko dinamika batzuk proposatzen dira, esperientzia artistikoetan oinarrituta eta artelanak testuinguru historiko politiko baten lekuko gisa ulertuta. Azkenik, Haur eta Gazte Literaturako obra baten irakurketa interartistikoa egiten da; hau da, irakurketan aurrera egin ahala, esperientzia interartistiko askotarikoak proposatzen dira, sormena eta emozioak aktibatuz eta gatazkak gorpuztuz.
Metodoa testuinguru eta gai ezberdinen inguruan aplikatu ahal izateko, corpus zabal bat jarri da argitaletxearen Hezkuntza plataforman, irakasleen eskura. Corpus horretako obra batean oinarrituta, metodo honen aplikazio bat jaso da liburu honetan; Lehen Hezkuntzako bigarren zikloan Gerra Zibila lantzeko proposamena, Leire Bilbao eta Maite Mutuberriaren Gerrak ez du izenik (2013) album ilustratuan oinarritua. Unitate honen lehen aplikazio praktikoa Errenteriako Herri Arte Eskolan egin zen, eta bertako ikasleek sortutako lanen irudiak dira argitalpenean jaso direnak.
8 urtetik aurrera (gorria)
Lehen Hezkuntza, 3. eta 4. mailak
Ikasmaterial honek Hezkuntza Sailaren dirulaguntza jaso du (EIMA 1, 2025eko deialdia)
There are no comments on this title.