Local cover image
Local cover image
Ikuspegi normala MARC bista ISBD bista

Orkestra zooragarria / [testua] Gotzone Butron ; [irudiak] Aitziber Raya

Nork:Kolaboratzailea(k):Material mota:TestuaTestuaPublication details: Iruñea : Pamiela, 2025Edizioa: 1. argitDeskribapen fisikoa: [36] or. : kol. ir. ; 31 cmISBN:
  • 978-84-9172-437-7
Gaia(k): Generoa/Forma:Other classification:
  • 82-3
Sareko errekurtsoak:
  • XIX. Etxepare Saria 2025
Adina / Maila: Album hau erakargarria da begiekin gozatzeko, baina, gutxitan bezala, baita belarriekin entzuteko ere. Alde batetik, bikain eta neurritsu kontatuta dagoen istorio dibertigarria dakarkigu: ariak kantatzen aritzen den ama kantari bikain bat, animalietan ausartenak ere liluratzeko gai izateaz gain, egunerokotasuna itzulipurdikatzeko gauza dena –ederra da gizakiak eta piztiak harremanetan jartzea, biak mundu paraleloetan egokitu beharrean–. Eta, beste alde batetik, musika klasikorako gonbita eskaintzen digu, ausardiaz eskaini ere: argumentuaren aria partitura bat dugu oraingoan, Laura Esquivel idazleak La ley del amor nobelan egin zuen bezala, hiru kantu ditugu albuma irakurriz, ikusiz, eta entzunez goza dezagun. Gozatu: agian horixe da albuma ongien deskribatzen duen aditza, funtsean, egileek testu-ilustrazio eder eta bihurrien bitartez, orekan eta harmonian, horixe eskaintzen digutelako: gozamena. Orkestra zooragarria, izenak dioen bezala, zooragarria da. Musika eta fantasia modu magistralean elkarlotzen ditu, umorea ere txertatuz eta istorio dibertigarria bezain hezitzailea sortuz «pilula liburua» izatera iritsi gabe. Irudiak oso onak dira, testuarekin guztiz bat datoz erabiltzen diren plano, tamaina eta kokapen desberdinak lana borobiltzen dutelako. Eranskin moduan, QR batzuk daude istorioan zehar aipatzen diren musika lanak irakurri bitartean aditu ahal izateko. Horrek irakurlea guztiz murgiltzen du eta gauza berriak ezagutzeko leiho bat irekitzen dio.
Aleak
Item mota Uneko liburutegia Material mota Katalogo zenbakia Statusa Itzultze data Barra-kodea
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Eima Katalogoa Album ilustratuak AI BUT ork Ale eskuragarriak EK25100141

Album hau erakargarria da begiekin gozatzeko, baina, gutxitan bezala, baita belarriekin entzuteko ere. Alde batetik, bikain eta neurritsu kontatuta dagoen istorio dibertigarria dakarkigu: ariak kantatzen aritzen den ama kantari bikain bat, animalietan ausartenak ere liluratzeko gai izateaz gain, egunerokotasuna itzulipurdikatzeko gauza dena –ederra da gizakiak eta piztiak harremanetan jartzea, biak mundu paraleloetan egokitu beharrean–. Eta, beste alde batetik, musika klasikorako gonbita eskaintzen digu, ausardiaz eskaini ere: argumentuaren aria partitura bat dugu oraingoan, Laura Esquivel idazleak La ley del amor nobelan egin zuen bezala, hiru kantu ditugu albuma irakurriz, ikusiz, eta entzunez goza dezagun. Gozatu: agian horixe da albuma ongien deskribatzen duen aditza, funtsean, egileek testu-ilustrazio eder eta bihurrien bitartez, orekan eta harmonian, horixe eskaintzen digutelako: gozamena.

Orkestra zooragarria, izenak dioen bezala, zooragarria da. Musika eta fantasia modu magistralean elkarlotzen ditu, umorea ere txertatuz eta istorio dibertigarria bezain hezitzailea sortuz «pilula liburua» izatera iritsi gabe.

Irudiak oso onak dira, testuarekin guztiz bat datoz erabiltzen diren plano, tamaina eta kokapen desberdinak lana borobiltzen dutelako. Eranskin moduan, QR batzuk daude istorioan zehar aipatzen diren musika lanak irakurri bitartean aditu ahal izateko. Horrek irakurlea guztiz murgiltzen du eta gauza berriak ezagutzeko leiho bat irekitzen dio.

4 urtetik aurrera (urdina)

XIX. Etxepare Saria 2025

There are no comments on this title.

to post a comment.

Egin klik irudi batetan bisualizadorean ikusteko

Local cover image
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com