Local cover image
Local cover image
Ikuspegi normala MARC bista ISBD bista

Pedagogismoaren gezurtapen bat / Teresa Maldonado Barahona

Nork:Material mota:TestuaTestuaSerie(ak): Eztabaida (Elkar) ; ; 52Publication details: Aduna : Elkar, L.G. 2025Deskribapen fisikoa: 291 or. ; 21 cmISBN:
  • 978-84-1360-498-5
Gaia(k): Generoa/Forma:Sareko errekurtsoak:Adina / Maila: Denok dugu garbi eskolak zer izan behar ez duen: instituzio iluna eta zurruna, irakasle ernegatu eta autoritarioz betea, ikasleak zigorpean beldurrez edukitzen dituztenak eta zentzurik gabeko zerrendak loritoen moduan ikastera behartzen dituztenak. Eskola mota hori, baina, antzina desagertu zen gure artetik, zorionez. Alabaina, hezkuntzaren errealitatea oraindik ere halakoa bailitzan, horren alternatiba izan behar luketen berrikuntzak proposatzen dira aspalditik eta etengabe, beste eskola-eredu baten bila: irekiago, libreago, gizartearekin lotuago… Zer lortu nahi da, ordea, proposamen-zaparrada horrekin? Tere Maldonadok, urte askotako ofizioak dakarren esperientziaz eta bizitza osoko irakurketa eta hausnarketek ematen duten aberastasunaz, saiakera ausart eta mamitsu bat ondu du, txalo errazetik ihesi, guztiok pentsatzera gonbidatu nahi gaituena. Gaiari zabaletik helduz, gaurko moda pedagogiko askoren erro anti-ilustratuak aztertzeari ekin dio lehenik, baita 68ko maiatzak izandako eragin sakonak ere, ezkerraren zati handi bat, asmorik onenaz, neoliberalismoari eta kapitalismoari interesatzen zaizkien ikuspegiak gogotsu onartzera eraman dutenak. Askatasunaz, biraketa emozionalaz, helduzentrismoaz, publikoaz eta pribatuaz, berdintasunaz eta diferentziaz, ikasleen tratamendu indibidualaz, mugak ezartzeaz eta lausotzeaz… Gai anitzez ari da egilea, zorrotz eta zehatz, polemikari itzuri gabe baina bere iritziak errespetuz adieraziz eta bibliografia oparo batean oinarrituz.
Aleak
Item mota Uneko liburutegia Material mota Katalogo zenbakia Statusa Oharrak Itzultze data Barra-kodea
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Eima Katalogoa Saiakera S MAL ped Maileguan hartuta 18/11/2025 EK25100109

Denok dugu garbi eskolak zer izan behar ez duen: instituzio iluna eta zurruna, irakasle ernegatu eta autoritarioz betea, ikasleak zigorpean beldurrez edukitzen dituztenak eta zentzurik gabeko zerrendak loritoen moduan ikastera behartzen dituztenak.

Eskola mota hori, baina, antzina desagertu zen gure artetik, zorionez. Alabaina, hezkuntzaren errealitatea oraindik ere halakoa bailitzan, horren alternatiba izan behar luketen berrikuntzak proposatzen dira aspalditik eta etengabe, beste eskola-eredu baten bila: irekiago, libreago, gizartearekin lotuago… Zer lortu nahi da, ordea, proposamen-zaparrada horrekin?

Tere Maldonadok, urte askotako ofizioak dakarren esperientziaz eta bizitza osoko irakurketa eta hausnarketek ematen duten aberastasunaz, saiakera ausart eta mamitsu bat ondu du, txalo errazetik ihesi, guztiok pentsatzera gonbidatu nahi gaituena.

Gaiari zabaletik helduz, gaurko moda pedagogiko askoren erro anti-ilustratuak aztertzeari ekin dio lehenik, baita 68ko maiatzak izandako eragin sakonak ere, ezkerraren zati handi bat, asmorik onenaz, neoliberalismoari eta kapitalismoari interesatzen zaizkien ikuspegiak gogotsu onartzera eraman dutenak.

Askatasunaz, biraketa emozionalaz, helduzentrismoaz, publikoaz eta pribatuaz, berdintasunaz eta diferentziaz, ikasleen tratamendu indibidualaz, mugak ezartzeaz eta lausotzeaz… Gai anitzez ari da egilea, zorrotz eta zehatz, polemikari itzuri gabe baina bere iritziak errespetuz adieraziz eta bibliografia oparo batean oinarrituz.

Liburu honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza jaso du.

There are no comments on this title.

to post a comment.

Egin klik irudi batetan bisualizadorean ikusteko

Local cover image
Partekatu
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com