Panfleto bat atzenduraren kontra / Pello Salaburu
Material mota:
TestuaSerie(ak): Saiopaperak. Pentsamendua eta gizartea (Erein) ; ; 40Publication details: Donostia : Erein, 2025Edizioa: 1. argitDeskribapen fisikoa: 165 or. ; 22 cmISBN: - 978-84-1093-062-9
| Item mota | Uneko liburutegia | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Oharrak | Itzultze data | Barra-kodea | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Inprimatuak osagarriak
|
Eima Katalogoa | Saiakera | S SAL pan | Ale eskuragarriak | EK25100048 |
Historia ahanzturaren gainean eraikitzen da: ahantzi dezagun orain arte gertatua, bueltatu dezagun orrialdea. Orain beste pantaila batean gaude: aitzinari, ez gibelari, behatu behar diogu. Egiteko dugunari. Horrenbeste da hori! Ez gaitezen iraganarekin baraturik gelditu.
Hala gertatu izan da ia beti. Zoritxarrez. Zeren, hori eginik, gizarteak ordaintzen duen prezioa handiegia baita. Hasteko, biktimekin gertatzen dena. Biktimek berriz ere sentitzen dute zapalketa beren gainean, bigarren aldiz. Aitzinera bakarrik behaturik, ekuaziotik kanpo gelditzen dira. Eta gizartearentzako ere kostua izugarria baita: gure arteko bizikidetza duintasunean bakarrik eraiki daiteke.
Liburu hau gai horren inguruan munduko parte anitzetan gertatu diren erreferentziaz betea dago. Egileak hemengoa du buruan, jakina. Baina Irlanda, Italia, Frantzia, nazismoren ondoko Alemania edo Estonia, lehenagoko Jugoslaviatik sortu estatu berriak... Besteak beste, toki horietako hiritarren historia pertsonalak etengabe gurutzatzen dira liburuaren orrialdeetan.
Ikusteko, ikasteko, ez atzentzeko. Biktimak gogoan.
Liburu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren dirulaguntza jaso du.
There are no comments on this title.