Local cover image
Local cover image
Ikuspegi normala MARC bista ISBD bista

Txillarreko sukaldaria : Pello Rubiori elkarrizketa / Asier Ibaibarriaga, Edurne San Martin ; [hitzatzea I, Jesu Egiguren Imatz ; Hitzatzea II, Arnaldo Otegi Mondragon]

Nork:Kolaboratzailea(k):Material mota:TestuaTestuaSerie(ak): Lekuko (Elkar) ; ; 42Publication details: Aduna : Elkar, L.G. 2025Deskribapen fisikoa: 103 or. : kol. argk. ; 21 cmISBN:
  • 978-84-1360-539-5
Gaia(k): Generoa/Forma:Sareko errekurtsoak:Adina / Maila: Historiak izaten ditu bere protagonista handiak, liburuetan nabar-menduak, nahiz eta sarri esan ohi dugun gizon-emakume apalek eraiki zituztela piramideak, ez faraoiek. Nolanahi dela, izen ezagun eta potoloen ondoan, batzuetan izen xehe eta izaera xumeko andra-gizonek beren alea jartzen dute gertakarien katean, eta ale horrek, modu batera edo bestera, baldintzatu egiten du letra larriko Historia. Halako zerbait esan daiteke Pello Rubiori buruz. Baserritar bihurturiko sindikalista ohiak, 1999an, Txillarre bere baserrira gonbidatu zituen isilpean bere bi lagun, alderdi sozialistakoa bata eta ezker abertzalekoa bestea, berak otordua eman bitartean hizketan jar zitezen: presoez nahiz atentatuez, gatazkaz eta honen aterabideaz… Bazkari baten ondotik beste bat etorri zen, eta solas etengabe horretatik, halako batean, bestelako foroak eta elkarrizketa-mahaiak sortu ziren: Loiolan, Genevan, Oslon… Bortizkeria-egoeratik bake girora egitea posible zela erakutsi digute hemen jasotakoek; desberdin pentsatzen dutenen arteko akordioak sor litezkeela, eta baita gizaki soilenak ere asko dezakeela, horretarako borondatea eta kemena izanez gero. Pello Rubiok berak kontatu ditu urte hauetan guztietan gertatutakoak, Asier Ibaibarriagak eta Edurne San Martinek gidaturiko elkarrizketa bizi eta arinean, eta hitzatze bana erantsi dute urtetan Txillarreko bazkaltiar izandakoek: Jesus Egigurenek eta Arnaldo Otegik.
Aleak
Item mota Uneko liburutegia Material mota Katalogo zenbakia Statusa Itzultze data Barra-kodea
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Eima Katalogoa Saiakera S IBA txi Ale eskuragarriak EK25100047

Historiak izaten ditu bere protagonista handiak, liburuetan nabar-menduak, nahiz eta sarri esan ohi dugun gizon-emakume apalek eraiki zituztela piramideak, ez faraoiek. Nolanahi dela, izen ezagun eta potoloen ondoan, batzuetan izen xehe eta izaera xumeko andra-gizonek beren alea jartzen dute gertakarien katean, eta ale horrek, modu batera edo bestera, baldintzatu egiten du letra larriko Historia.
Halako zerbait esan daiteke Pello Rubiori buruz. Baserritar bihurturiko sindikalista ohiak, 1999an, Txillarre bere baserrira gonbidatu zituen isilpean bere bi lagun, alderdi sozialistakoa bata eta ezker abertzalekoa bestea, berak otordua eman bitartean hizketan jar zitezen: presoez nahiz atentatuez, gatazkaz eta honen aterabideaz… Bazkari baten ondotik beste bat etorri zen, eta solas etengabe horretatik, halako batean, bestelako foroak eta elkarrizketa-mahaiak sortu ziren: Loiolan, Genevan, Oslon…
Bortizkeria-egoeratik bake girora egitea posible zela erakutsi digute hemen jasotakoek; desberdin pentsatzen dutenen arteko akordioak sor litezkeela, eta baita gizaki soilenak ere asko dezakeela, horretarako borondatea eta kemena izanez gero.
Pello Rubiok berak kontatu ditu urte hauetan guztietan gertatutakoak, Asier Ibaibarriagak eta Edurne San Martinek gidaturiko elkarrizketa bizi eta arinean, eta hitzatze bana erantsi dute urtetan Txillarreko bazkaltiar izandakoek: Jesus Egigurenek eta Arnaldo Otegik.

Liburu honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza jaso du.

There are no comments on this title.

to post a comment.

Egin klik irudi batetan bisualizadorean ikusteko

Local cover image
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com