Local cover image
Local cover image
Ikuspegi normala MARC bista ISBD bista

Joseba Sarrionandiaren zinema paperak (1977-1980) / edizioa [eta hitzaurrea] Josu Martinez

Nork:Kolaboratzailea(k):Material mota:TestuaTestuaSerie(ak): Saio eta testigantza (Pamiela) ; ; 280 | Saio eta testigantza (Pamiela) ; ; 280Publication details: Iruñea : Pamiela, 2025Edizioa: 1. argitDeskribapen fisikoa: 189 or. : kol. eta z.-b. ir., argk. ; 24 cmISBN:
  • 978-84-9172-445-2
Gaia(k): Generoa/Forma:Sareko errekurtsoak:Adina / Maila: 1977tik 1980ra Joseba Sarrionandiak Zeruko Argia eta Anaitasuna aldizkarietan idatzitako zinema kritika eta komentarioen bilduma duzu hau. Gaur egun arte aski ezezagunak izan arren (idazleak berak erdi ahantziak izateraino), testu arras interesgarriak dira euskal kultura zinematografikoarendako. Batetik, aitzindariak direlako: 50ko hamarkadan Koldo Mitxelenak Egan aldizkarian idatzitako kritiken ostean, Sarrionandiaren testuok dira zinemari buruz jarraikortasunez euskaraz idatzitako lehen kritika eta komentarioak. Eta bestetik, idatziak izan ziren garaiko kronika direlako. 1977 eta 1980 arteko sasoi hartan ezagutu ziren Hego Euskal Herrian urtetan zentsurak debekatuta egondako hainbat film, eta Sarrionandiak eztanda haren notario lanak egin zituen, astez aste, euskal prentsarentzat. Buñuel, Kubrick, Chaplin, Bertolucci, Eisenstein, Pasolini, Bergman, Fassbinder, Woody Allen... Zinemaren historiako pelikula eta autore gako asko ageri dira Sarrionandiak hogei urte inguru zituela idatzi zituen kritika eta komentarioetan, eta horrekin batera, gero bihurtuko zen idazlearen ezaugarri nagusiak ere aurkituko dituzu: erudizioa, umorea, kritikotasuna, eta poesia eta filosofiarako joera.
Aleak
Item mota Uneko liburutegia Material mota Katalogo zenbakia Statusa Itzultze data Barra-kodea
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Eima Katalogoa Saiakera S SAR jos Ale eskuragarriak EK25100026

1977tik 1980ra Joseba Sarrionandiak Zeruko Argia eta Anaitasuna aldizkarietan idatzitako zinema kritika eta komentarioen bilduma duzu hau.

Gaur egun arte aski ezezagunak izan arren (idazleak berak erdi ahantziak izateraino), testu arras interesgarriak dira euskal kultura zinematografikoarendako. Batetik, aitzindariak direlako: 50ko hamarkadan Koldo Mitxelenak Egan aldizkarian idatzitako kritiken ostean, Sarrionandiaren testuok dira zinemari buruz jarraikortasunez euskaraz idatzitako lehen kritika eta komentarioak. Eta bestetik, idatziak izan ziren garaiko kronika direlako. 1977 eta 1980 arteko sasoi hartan ezagutu ziren Hego Euskal Herrian urtetan zentsurak debekatuta egondako hainbat film, eta Sarrionandiak eztanda haren notario lanak egin zituen, astez aste, euskal prentsarentzat.

Buñuel, Kubrick, Chaplin, Bertolucci, Eisenstein, Pasolini, Bergman, Fassbinder, Woody Allen... Zinemaren historiako pelikula eta autore gako asko ageri dira Sarrionandiak hogei urte inguru zituela idatzi zituen kritika eta komentarioetan, eta horrekin batera, gero bihurtuko zen idazlearen ezaugarri nagusiak ere aurkituko dituzu: erudizioa, umorea, kritikotasuna, eta poesia eta filosofiarako joera.

Lan honek Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza izan du, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak egiten duen Argitalpenerako Laguntzak deialdiaren bidez emana.

There are no comments on this title.

to post a comment.

Egin klik irudi batetan bisualizadorean ikusteko

Local cover image
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com