Iñaki bota daue: Kanpazar, 1975 : gerra zikinaren hastapena / Pako Aristi
Material mota:
TestuaSerie(ak): Lekuko (Erein) ; ; 21Publication details: Donostia : Erein, 2025Edizioa: 1. argitDeskribapen fisikoa: 239 or. : kol. eta z.-b. argk. ; 24 cmISBN: - 978-84-1093-034-6
| Item mota | Uneko liburutegia | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Oharrak | Itzultze data | Barra-kodea | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Inprimatuak osagarriak
|
Eima Katalogoa | Saiakera | S ARI iña | Ale eskuragarriak | EK25060152 |
Bibliografia: 239. or.
1975eko udazkenean Francisco Franco diktadorea hilzorian dago. Bi urte lehenago ETAk Carrero Blanco Espainiako gobernuburua hil du, eta denek dakite aro bat amaitzera doala. Halere, ez da bakean hilko. Irailaren 27an Juan Paredes Txiki eta Angel Otaegi etakideak fusilatu dituzte, FRAP taldeko hiru militanterekin batera.
Data horretatik urriaren 12ra bitarteko egunak tentsio handikoak izan ziren Euskal Herrian. Beldurra nagusi da gure herrietan, polizia alerta egoeran dago, baina ezingo du eragotzi ETAren erantzuna: urriaren 5ean, igande goizez, lehergailu bat zartatu du Arantzazun eta hiru guardia zibil hil ditu. Kolpearekin sututa, Espainiako gobernuak ezohiko bilera deitu du biharamunerako.
Atentatuak mendeku gosea piztu du: igandean bertan, iluntzean, aurpegi estalia daramaten hiru gizonek Iñaki Etxabe metrailatu dute Kanpazar gainean duen ostatuan, bere anaia Juan Jose ETAko buruzagia izana delako. Hurrengo igandean, German Agirre taxilaria ere metrailaturik agertu da Legution.
Iñaki Etxaberena izan zen, Iñigo Iruinen hitzetan, estatu terrorismoaren belaunaldi berriko lehen hilketa.
Ikerketa sakona dakar liburuak, gure historiako garai ilun baten kronika paregabea.
Liburu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren dirulaguntza jaso du.
Liburu honek Oñatiko Udalaren sormen diru-laguntza jaso du.
There are no comments on this title.