Euskal eskola publikoa eraldatzeko I. plan estrategikoa (2025-2028) [Interneteko baliabidea] / Hezkuntza Saila
Material mota:
TestuaPublication details: Vitoria-Gasteiz : Hezkuntza Saila, 2025Edizioa: 1. argitDeskribapen fisikoa: 155 or. ; PDFGaia(k): Generoa/Forma:Sareko errekurtsoak:Adina / Maila: Plan honen helburu nagusia da hezkuntza-jardueraren eraldaketa orientatuko duen tresna estrategiko bat edukitzea, hezkuntza-ingurunearen erronkei eta aukerei eraginkortasunez erantzuteko.
Planaren esparruak Euskal Eskola Publikoa eta Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko etapak hartzen ditu kontuan, eta eraldaketaren dimentsio pedagogikoa du ardatz, eraldaketarako beharrezkoak diren beste dimentsio batzuk plan honekin batera garatuko diren beste plan batzuetan landuko baitira, hala nola Azpiegitura Planean eta Plantilla Egonkortzeko Planean.
Zehazki, plan honek:
• Plana lantzeko jarraitutako prozesu metodologikoa aurkezten duen bigarren atal bat du.
• Hirugarren atalean, funtsezko terminoen glosarioa jasotzen du, plan honekin jardun beharko duten eragile guztiek erabilitako kontzeptu nagusien interpretazio bera partekatu dezaten.
Hurrengo atalean, Plana Nazio Batuen 2030 Agendako Garapen Jasangarrirako Helburuekin eta Europan eta EAEn aplikatu beharreko egungo arau-egiturarekin lotzen duen arau-esparru labur bat biltzen du.
• Bosgarren atalean, plan estrategiko honen oinarriak finkatzeko abiapuntua den diagnostiko bat aurkezten du. Bertan, Euskal Eskola Publikoaren ezaugarri nagusiak eta datozen urteetan aurre egin beharreko erronkarik garrantzitsuenak deskribatzen dira.
• Ondoren, planaren inplementazioa gidatzeko printzipioak, balioak eta irizpideak aurkezten dituen atal bat dator.
• Zazpigarren atalean, kontuan hartu beharreko 10 ardatz estrategiko zehazten dira, diagnostikoan identifikatutako erronkekin bat datozenak. Ardatz horiek 4 dimentsioren inguruan daude taldekatuta. Adierazitako ardatzek plana egituratzen dute, eta, bakoitzari lotuta, Euskal Eskola Publikoaren eraldaketarako funtsezkotzat hartzen diren helburu orokorrak eta espezifikoak zehazten dira.
• Planaren edukiaren zatirik handiena adierazitako lau dimentsioei buruzko hurrengo 4 ataletan deskribatzen da. Atal horietan, biltzen dituzten ardatz estrategikoei buruzko informazio xehatua ematen da. Zehazkiago, ardatz estrategiko bakoitzari lotuta:
- Funtsezko kontzeptuak zehazten laguntzen duen aurkezpen bat egiten da, edukia mugatzeko eta beste ardatz batzuen edukitik bereizteko. nolabaiteko testuinguru bat eskaintzen du arlo horretan aurrera egiteak sistema eraldatzeko duen garrantzia justifikatzen duena eta garrantzi hori ulertzen laguntzen duena.
- Abiapuntuaren (indarguneen eta hobetu beharreko arloen) diagnostiko labur bat eskaintzen da.
- Lortu beharreko helburu orokorrak eta haiek lortzeko landu behar diren zein diren zehazten duten helburu espezifikoak aurkezten dira.
- Helburu bakoitzari lotuta, jarraibide edo orientabide batzuk eskaintzen dira gida gisa, ikastetxeek edo beste hezkuntza-eragile batzuek egiten dituzten ekintzak bat etor daitezen eta nahi diren helburuak lortzen lagun dezaten. Baliagarriak dira, halaber, helburu espezifikoak justifikatzeko eta alderdi garrantzitsuenei buruzko jarraibideak eta lehentasunak argitzeko.
- Era berean, emaitza-adierazle batzuk zehazten dira, ikastetxean zein sisteman helburu orokorren inguruan egiten diren aurrerapenak neurtzeko baliagarriak izan daitezkeenak.
- Horrez gain, Hezkuntza Sailak hainbat hezkuntza-eragile inplikatuz garatuko dituen trakzio-ekintza nagusien eta funtsezko beste neurri batzuen zerrenda eskaintzen da, helburu espezifikoak lortzeko eta Euskal Eskola Publikoa eraldatzeko bidean aurrera egiten nabarmen lagunduko dutelakoan. Haietako bakoitzerako, gauzatze-arduraduna, epea eta garapena egiaztatzeko aukera emango duten aurrerapen-adierazleak zehazten dira.
• Azken-aurreko atala Planaren gobernantzari buruzkoa da. Bertan, planaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko aurreikusitako mekanismoak eta inplikatutako eragileak deskribatzen dira.
• Azkenean, intereseko erreferentzia dokumental batzuen zerrenda agertzen da.
| Item mota | Uneko liburutegia | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Oharrak | Itzultze data | Barra-kodea | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Inprimatuak osagarriak
|
Eima Katalogoa | Monografia | INTERNETEKO BALIABIDEA | Ale eskuragarriak | EK25060115 |
Arau- eta dokumentu-erreferentziak: 138.-140. or.
Plan honen helburu nagusia da hezkuntza-jardueraren eraldaketa orientatuko duen tresna estrategiko bat edukitzea, hezkuntza-ingurunearen erronkei eta aukerei eraginkortasunez erantzuteko.
Planaren esparruak Euskal Eskola Publikoa eta Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko etapak hartzen ditu kontuan, eta eraldaketaren dimentsio pedagogikoa du ardatz, eraldaketarako beharrezkoak diren beste dimentsio batzuk plan honekin batera garatuko diren beste plan batzuetan landuko baitira, hala nola Azpiegitura Planean eta Plantilla Egonkortzeko Planean.
Zehazki, plan honek:
• Plana lantzeko jarraitutako prozesu metodologikoa aurkezten duen bigarren atal bat du.
• Hirugarren atalean, funtsezko terminoen glosarioa jasotzen du, plan honekin jardun beharko duten eragile guztiek erabilitako kontzeptu nagusien interpretazio bera partekatu dezaten.
Hurrengo atalean, Plana Nazio Batuen 2030 Agendako Garapen Jasangarrirako Helburuekin eta Europan eta EAEn aplikatu beharreko egungo arau-egiturarekin lotzen duen arau-esparru labur bat biltzen du.
• Bosgarren atalean, plan estrategiko honen oinarriak finkatzeko abiapuntua den diagnostiko bat aurkezten du. Bertan, Euskal Eskola Publikoaren ezaugarri nagusiak eta datozen urteetan aurre egin beharreko erronkarik garrantzitsuenak deskribatzen dira.
• Ondoren, planaren inplementazioa gidatzeko printzipioak, balioak eta irizpideak aurkezten dituen atal bat dator.
• Zazpigarren atalean, kontuan hartu beharreko 10 ardatz estrategiko zehazten dira, diagnostikoan identifikatutako erronkekin bat datozenak. Ardatz horiek 4 dimentsioren inguruan daude taldekatuta. Adierazitako ardatzek plana egituratzen dute, eta, bakoitzari lotuta, Euskal Eskola Publikoaren eraldaketarako funtsezkotzat hartzen diren helburu orokorrak eta espezifikoak zehazten dira.
• Planaren edukiaren zatirik handiena adierazitako lau dimentsioei buruzko hurrengo 4 ataletan deskribatzen da. Atal horietan, biltzen dituzten ardatz estrategikoei buruzko informazio xehatua ematen da. Zehazkiago, ardatz estrategiko bakoitzari lotuta:
- Funtsezko kontzeptuak zehazten laguntzen duen aurkezpen bat egiten da, edukia mugatzeko eta beste ardatz batzuen edukitik bereizteko. nolabaiteko testuinguru bat eskaintzen du arlo horretan aurrera egiteak sistema eraldatzeko duen garrantzia justifikatzen duena eta garrantzi hori ulertzen laguntzen duena.
- Abiapuntuaren (indarguneen eta hobetu beharreko arloen) diagnostiko labur bat eskaintzen da.
- Lortu beharreko helburu orokorrak eta haiek lortzeko landu behar diren zein diren zehazten duten helburu espezifikoak aurkezten dira.
- Helburu bakoitzari lotuta, jarraibide edo orientabide batzuk eskaintzen dira gida gisa, ikastetxeek edo beste hezkuntza-eragile batzuek egiten dituzten ekintzak bat etor daitezen eta nahi diren helburuak lortzen lagun dezaten. Baliagarriak dira, halaber, helburu espezifikoak justifikatzeko eta alderdi garrantzitsuenei buruzko jarraibideak eta lehentasunak argitzeko.
- Era berean, emaitza-adierazle batzuk zehazten dira, ikastetxean zein sisteman helburu orokorren inguruan egiten diren aurrerapenak neurtzeko baliagarriak izan daitezkeenak.
- Horrez gain, Hezkuntza Sailak hainbat hezkuntza-eragile inplikatuz garatuko dituen trakzio-ekintza nagusien eta funtsezko beste neurri batzuen zerrenda eskaintzen da, helburu espezifikoak lortzeko eta Euskal Eskola Publikoa eraldatzeko bidean aurrera egiten nabarmen lagunduko dutelakoan. Haietako bakoitzerako, gauzatze-arduraduna, epea eta garapena egiaztatzeko aukera emango duten aurrerapen-adierazleak zehazten dira.
• Azken-aurreko atala Planaren gobernantzari buruzkoa da. Bertan, planaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko aurreikusitako mekanismoak eta inplikatutako eragileak deskribatzen dira.
• Azkenean, intereseko erreferentzia dokumental batzuen zerrenda agertzen da.
There are no comments on this title.