Ekonomia, gizartea eta politika Hondarribian, borboien Berrezarkuntzaren Garaian (1876-1923) / Aitor Puche Martínez ; [itzulpena, Bakun Itzulpen eta Argitalpen Zerbitzuak SL ; hitzaurrea, Carlos Larrinaga]
Material mota:
TestuaHizkuntza: Basque Original language: Spanish Publication details: Hondarribia : Hondarribiko Udala, L.G. 2025Deskribapen fisikoa: 269 or. : kol. eta z.-b. ir., argk. ; 24 cmISBN: - 978-84-09-70054-7
| Item mota | Uneko liburutegia | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Oharrak | Itzultze data | Barra-kodea | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Inprimatuak osagarriak
|
Eima Katalogoa | Monografia | 94(460.154Hondarribia) PUC eko | Ale eskuragarriak | EK25050137 |
Bibliografia: 263.-269. or.
XIX. mendearen amaieraren eta XX. mendearen hasieraren artean, hondarribiar gehienak beren bizimodu tradizionalari atxikita bizi ziren. Oraindik ahula zen korronte aurrerakoia, oso apalki egiten baitzuen bultza burguesia txiki zeritzon gutxiengo aurrerakoi berriak, tokiko oligarka edo jauntxoen aurrean. Aretan gehiegizko nagusigoa zuten azken horiek herritarrekiko, indargune hauetan hartu baitzuen babes: antzinako eta ospe handiko leinuen ondorengo izateak ekarritako prestigioan eta noblezia-tituluetan, edo beren izenean zituzten hainbat jabetzatan, toki batean eta bestean, batik bat landa-eremuetan. Izan ere, pribilegio horiek guztiak oraindik ere zilegitzat jotzen ziren Berrezarkuntzan. Are gehiago, sistemak berak ontzat ematen zituen, erakundeen maila guztietan, nahiz eta gehiago ziren Antzinako Erregimenari zegozkion ezaugarriak, sortze bidean zegoen politika berriari zegozkienak baino. Alderdien politika “demokratiko” hori bazetorren, bai, baina ez zuen lortzen sendotzea, tokiko elite agintarien interes partikularren ondorioz.
Botere ekonomiko edo errekonozimendu sozial gehien zutenen arteko gatazka sutsuak izan ziren Hondarribian, garai bateko bandoen arteko “Leinu-gerra” modukoak. Eta jakina, gatazka horiek zeharo baldintzatu zuten udal-bizitza. Hondarribiko iragan hurbileko garairik nahasiena izan da, ziur asko, zinegotzien ustelkeria eta haien arteko salaketak etengabeak baitziren. Eta herritarrak sarritan matxinatu ziren indarkeriaz haien aurka. Gipuzkoaren lotsarako. Izan ere, halako gertakariak ez baitziren batere ohikoak probintziako beste udalerritan.
Economía, sociedad y política en hondarribia durante la Restauración borbónica (1876-1923)
There are no comments on this title.