2074 / Pablo Barrio ; [sar hitza, EHAZE ; hitzaurrea, Mikel Antza]
Material mota:
TestuaSerie(ak): Ganbila (EHAZE & Susa) ; ; 25Publication details: Donostia : EHAZE ; Zarautz : Susa, L.G. 2023Deskribapen fisikoa: 99 or. ; 21 cmISBN: - 978-84-19570-23-9
- Bi mila zazpiehun eta lau
| Item mota | Uneko liburutegia | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
Inprimatuak osagarriak
|
Eima Katalogoa | Antzerkia (Helduentzat) | A BAR bim | Ale eskuragarriak | EK24070047 |
Hain maiztua dagoen Machadoren “bidea ibiliz egiten da” horri egindako emendakina proposatzen digu Barriok: “Bidea galderak eginez egiten da”. Halabeharraren bi zentzuekin (kasualitatea eta kausalitatea) jolas egiten dute agertokiaren erdian noraezean, nora ezean eta umezurtz agertzen zaizkigun pertsonaiek. Eta galderak pausatzen dizkigute, galdetzea bera balitz bezala giza indarrez ibilarazten dituzten tramankuluen energia berriztagarria. Galdera eta zalantza, nondik eta nora, zergatik eta zertarako. Iraganak eta orainak eta etorkizunari buruzko misterioaren eta ezjakintasunaren behe-lainoak inguratzen ditu pertsonaiak. Bertan daudela da ziur dakiten bakarra; eskaintzen diguten ziurtasun bakarra.
[Mikel Antza]
Ia hamar urte geroago, hemen gaude, antzerkiaren espazio klasikoan lekurik izango ez luketen hainbat sorkuntza besapean. Guk ez baikenuen antzerkirik egin nahi. Guk jendearekin elkartu nahi genuen, haien erraietaraino sartu eskuak, barruak inarrosi. Dena aldatu.
Liburu honetan, beraz, antzezlan itxurako hiru bala aurkituko dituzu: Bunker, Hau ez da gerra bat eta Hau gerra bat da.
Guregandik urrun daudela ematen du, baina gu ere bagara haien erantzule, eta erantzukizun, min eta laztura hori ulertzen eta sentitzen lagundu nahi dizu triptiko honek. Gerrez ari gara, noski. Hiru bala hauek leku berean dute abiapuntua, eta hirurak dira lan gordin, zuzen eta gupidarik gabeak. Zergatik? Zertarako? Artearen bitartez gerra bat bizitzeko, gerra gehiagorik bizi behar ez izateko.
Liburu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza jaso du
There are no comments on this title.