Enaz banaz / Xabier Amuriza
Material mota:
TestuaPublication details: [Andoain] : Bertsolari liburuak, L.G. 1999Deskribapen fisikoa: 297 or ; 21 cmISBN: - 84-89283-17-6
| Item mota | Uneko liburutegia | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea | |
|---|---|---|---|---|---|---|
Inprimatuak osagarriak
|
Eima Katalogoa | N AMU ena | Ale eskuragarriak | EK24040098 |
Behin Abadinon saio berezia gertatu zen, Bilboko Gotzaina be, gizon txikia eta berdea, gure Gurpide inefablea, etortekoa baitzen. Eta ni bertsotara deitua! (...) Orduan Gotzain baten etorrera parafernalia totala izaten zen, agintari erlijiososak, zibilak eta falange guztia inguruan (...) Orduantxe entzun neban, lehengoz eta azkenekoz, Gurpide Monsinorea euskeraz berbetan. Eta bere Otsagiko uskara dotore egiten eban barrabanak! (...) Pentsetan neban: Zelan ixen leik Gotzain txiki hau euskerien da Euskal Erigen hain arerijjo handijje? (...) Irrikaz eta artega nengoen, Gurpideren arpegi txunditua imajinatuz, hak ez baiteban inondik be itxaroten bertsolarietako bat bere abade errebeldea izando zenik. Segizino osoa balkoi handian zegoela, (bazen han bandera espainolik eta trapo santurik ugari), guk ondoko etxeko balkoitik ekingo geuntson. Kantuan hasi nintzenean, Gotzainari begirik kendu barik, haren arpegio, kinpula gorri bat betaurreko tridentikoanaz, kirikinorantz transfiguratzen ikusi neban. (...) Ez dakit zelako saioa izando zen, baina, lotsabakoa izaten ahalegindu barik, ziur naz ez nebala euskera, Euskal Herria eta antzeko kontzeptuak kantazteko aukerarik galduko. Entzuleek ohiko txaloak jo ebezen, halaber agintariek, gizalegeak agindu lez, eta gure Gotzain txikia txalotzera beharturik, agian apaldurik, ikusteko plazerra izan neban.
There are no comments on this title.