Han egon zen : Jose Luis Elkoro, bizitza bete bat / Mikel Zubimendi
Material mota:
TestuaSerie(ak): Orreaga (Txalaparta)Publication details: Tafalla : Txalaparta, 2024Edizioa: 1. argitDeskribapen fisikoa: 252 or. : z.-b. argk. ; 22 cmISBN: - 978-84-10246-1-0
| Item mota | Uneko liburutegia | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
Inprimatuak osagarriak
|
Eima Katalogoa | Monografia | 929Elkoro, JoseLuis ZUB han | Ale eskuragarriak | EK24040080 |
Batzuetan, pertsona baten biografiaren bidez azal liteke herri baten historia garaikidea, pertsona horren bizitzak herri baten hainbat mugarrirekin bat egiten baitu. Batzuetan, mugarri horiek josten dituen harietako bat izan daiteke pertsona bera, historia osatuko duten puntada bakoitzean agertzen baitzaigu. Jose Luis Elkororen ibilbidean halaxe gertatzen da; puntadaz puntada, erabakiz erabaki eta gertakariz gertakari, haren biziaroak bat egiten du Euskal Herriak bizi izandako une esanguratsu askorekin: ikurrinaren legeztapena, Alkateen mugimendua, lantegien euskalduntzea, Xibertako eta Zuricheko bake negoziazioak, Egin egunkariaren sorrera eta itxiera... Bere aurkako erasoak eta espetxealdiak gorabehera, apal eta konpromiso handiz jardun da inurri lanean, betiere Euskal Herri euskalduna, burujabea eta askea helburu.
There are no comments on this title.