Local cover image
Local cover image
Ikuspegi normala MARC bista ISBD bista

Quaderni del carceren antologia II : ekonomiaren, filosofiaren eta politikaren kritika : "praxiaren filosofia" / Antonio Gramsci ; testu-aukeraketa, oharrak eta sarrera, Fabio Frosini ; itzulpena, zuzenketa, Unai Begiristain Goiburu (Elhuyar Fundazioa), Saroi Jauregi Aiestaran (Elhuyar Fundazioa) ; Esteban Antxustegi Igartua

Nork:Kolaboratzailea(k):Material mota:TestuaTestuaSerie(ak): Limes (EHU) ; ; 29Publication details: [Leioa] : Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, L.G. 2023Deskribapen fisikoa: 345 or. ; 21 cmISBN:
  • 978-84-1319-600-8
Gaia(k): Generoa/Forma:Sareko errekurtsoak:Adina / Maila: Antonio Gramsci (Ales, Sardinia, 1891-Erroma, 1937), politikari sozialista, hizkuntzalari gisa trebatu zen Turingo Unibertsitatean. Ikasketak utzi, eta kazetari aritu zen 1914tik aurrera, eta protagonista gisa esku hartu zuen Italiako «biurteko gorri» iraultzailean, 1919-20 bitartean. 1921ean, Italiako Alderdi Komunista sortzen parte hartu zuen, zeinaren idazkari bihurtu baitzen ondoren. 1922-26 artean, Internazional Komunistako buruzagi gailenen artean jardun zuen. Erregimen faxistak 1926an kartzelaratu zuen, eta, hil zenean (1937), ohar sorta mardul bat utzi zuen, zeinak "Quaderni del carcere" (Kartzelako koadernoak) izenburuarekin argitaratu baitzituzten 1948-51 bitartean. "Quaderni del carcere" Antonio Gramscik 1937an hil zenean utzitako testu-bilduma nabarmen bat da. Hainbat formatutako 33 koaderno eskolastiko dira, 1929 eta 1935 artean sortuak. Kartzelan idatzi zituen, baldintza kaskarretan; izan ere, liburu eta aldizkari gutxi zituen eskura, eta etengabeak ziren espetxe-agintarien konfiskatze-mehatxuak. Koadernootan, Italiaren historiari buruzko ikerketa zabal baten inguruabarrak eman zituen Gramscik, Europako eta munduko historiaren esparruan eta hainbatetan birformulatu eta egokitutako lan-planetatik abiaturik. Haren xedea ez zen iraultzak Mendebaldean izaniko porrota azaltzea bakarrik, baizik eta sakonagotik hausnartu nahi izan zuen Mendebaldeko zibilizazio osoaren krisi politiko, sozial eta kulturala. Ikerlan honen arkitekturan -zatika idatziriko lana da, baina ez barne-sistematikotasunik gabea-, askotariko gaiak jorratzen dira, hala nola antropologia, ekonomia, historia, literatura-kritika eta teoria politikoa. Alabaina, guztiak daude loturik marxismoa «praxiaren filosofia» gisa birformulatzeko proiektuarekin; hots, mundu garaikidea ulertzeko eta eraldatzeko gai den filosofia gisa. Nonahi aitortzen dira gaur egun ikuspegi horren zabaltasuna eta originaltasuna. Hori horrela, xx. mendeko pentsalari zorrotzenetakotzat jotzen da Gramsci, eta, horretaz gainera, gaur egun gehien irakurtzen diren italiar autoreetako bat da.
Aleak
Item mota Uneko liburutegia Material mota Katalogo zenbakia Statusa Itzultze data Barra-kodea
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Eima Katalogoa Monografia 141.82 GRA qua Ale eskuragarriak EK24030042

Antonio Gramsci (Ales, Sardinia, 1891-Erroma, 1937), politikari sozialista, hizkuntzalari gisa trebatu zen Turingo Unibertsitatean. Ikasketak utzi, eta kazetari aritu zen 1914tik aurrera, eta protagonista gisa esku hartu zuen Italiako «biurteko gorri» iraultzailean, 1919-20 bitartean. 1921ean, Italiako Alderdi Komunista sortzen parte hartu zuen, zeinaren idazkari bihurtu baitzen ondoren. 1922-26 artean, Internazional Komunistako buruzagi gailenen artean jardun zuen. Erregimen faxistak 1926an kartzelaratu zuen, eta, hil zenean (1937), ohar sorta mardul bat utzi zuen, zeinak "Quaderni del carcere" (Kartzelako koadernoak) izenburuarekin argitaratu baitzituzten 1948-51 bitartean. "Quaderni del carcere" Antonio Gramscik 1937an hil zenean utzitako testu-bilduma nabarmen bat da. Hainbat formatutako 33 koaderno eskolastiko dira, 1929 eta 1935 artean sortuak. Kartzelan idatzi zituen, baldintza kaskarretan; izan ere, liburu eta aldizkari gutxi zituen eskura, eta etengabeak ziren espetxe-agintarien konfiskatze-mehatxuak. Koadernootan, Italiaren historiari buruzko ikerketa zabal baten inguruabarrak eman zituen Gramscik, Europako eta munduko historiaren esparruan eta hainbatetan birformulatu eta egokitutako lan-planetatik abiaturik. Haren xedea ez zen iraultzak Mendebaldean izaniko porrota azaltzea bakarrik, baizik eta sakonagotik hausnartu nahi izan zuen Mendebaldeko zibilizazio osoaren krisi politiko, sozial eta kulturala. Ikerlan honen arkitekturan -zatika idatziriko lana da, baina ez barne-sistematikotasunik gabea-, askotariko gaiak jorratzen dira, hala nola antropologia, ekonomia, historia, literatura-kritika eta teoria politikoa. Alabaina, guztiak daude loturik marxismoa «praxiaren filosofia» gisa birformulatzeko proiektuarekin; hots, mundu garaikidea ulertzeko eta eraldatzeko gai den filosofia gisa. Nonahi aitortzen dira gaur egun ikuspegi horren zabaltasuna eta originaltasuna. Hori horrela, xx. mendeko pentsalari zorrotzenetakotzat jotzen da Gramsci, eta, horretaz gainera, gaur egun gehien irakurtzen diren italiar autoreetako bat da.

Quaderni del carcere

There are no comments on this title.

to post a comment.

Egin klik irudi batetan bisualizadorean ikusteko

Local cover image
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com