Meditazioak / John Donne ; Patxi Ezkiagaren itzulpena ; [hitzaurrea, Gabriel Insausti ; itzultzaile, Felipe Juaristi]
Material mota:
TestuaSerie(ak): Itzulpen saila (Balea Zuria) ; ; 5Publication details: Donostia : Balea Zuria, L.G. 2023Deskribapen fisikoa: 123 or. ; 21 cmISBN: - 978-84-126681-2-4
| Item mota | Uneko liburutegia | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
Inprimatuak osagarriak
|
Eima Katalogoa | Saiakera | S DON med | Ale eskuragarriak | EK23120043 |
John Donne poeta ingeles metafisikoaren (1572-1631) 2Meditazioak" saiakera argitaratu du Balea Zuria argitaletxeak. Devotions Upon Emergent Occasions lanaren lehen atala da, Patxi Ezkiaga idazle, irakasle eta itzultzaile zenak hil aurretik euskaratua. «Gaixotasun baten aurrean atsekabeturik dagoen gizon baten aiene larria da; kontsolamenduaren eta hitzaren bidezko salbazio benetakoaren bidegurutzean». Aritz Gorrotxategi Balea Zuria argitaletxeko kidearen arabera, hori da testuaren muina. Lan berezia dela azaldu du: «Batetik, egilea XVII. mendekoa delako, eta, kasu honetan, itzultzailea, Patxi Ezkiaga, duela urte batzuk hil zelako». Hiru zatitan banatuta dago liburua. Lehendabizi, Gabriel Insaustiren hitzaurrea dago: «[Donneren] Testua ez da bereziki luzea, eta pixka bat jantzi nahi genuen, testuinguru bat eman, eta Donneren inguruko hausnarketa bat egiteko ere aprobetxatu. Pertsona egokiena Gabriel Insausti iruditu zitzaigun; aditua da poeta erromantiko ingelesetan». Ondoren, Ezkiagak egindako itzulpena du liburuak; eta, bukatzeko, Izaak Waltonek Donneren bizitzari buruz idatzitako testua, Felipe Juaristik laburtu eta itzulia.
There are no comments on this title.