Local cover image
Local cover image
Ikuspegi normala MARC bista ISBD bista

Munitibar 1937-04-26 : aire-eraso baten kronika / [koordinazioa, Gaizka Muñoz Etxebarria ; testuak, Patxi Ibarzabal Ansola (Ahaztuen Oroimena 1936 elkartea), Kimetz Zuazo Balenziaga]

Kolaboratzailea(k):Material mota:TestuaTestuaPublication details: [S.l.] : Ahaztuen Oroimena ; Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitzko Udala, L.G. 2022Deskribapen fisikoa: 252 or. : kol. eta z.-b. argk. ; 26 cmISBN:
  • 978-84-943197-7-8
Gaia(k): Generoa/Forma:Sareko errekurtsoak:Adina / Maila: 1937ko apirilaren 26an Gernika sutan jarri aurretik, goiz hartan Kondor Legioak Munitibarren aire-erasoa egin zuen: han aterpetuta zeuden herritar eta iheslarien kontra dozenaka bonba jaurti zituen, eraikin ugari txikitu, eta ondoren tiroz josi zituen bizirik geratu zirenak. Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteak liburua kaleratu du, "Munitibar 1937/04/26: Aire-eraso baten kronika" izenburupean. Liburua osatzeko azken urteetan jasotako testigantza eta elkarrizketetan oinarritu dira, baita aurretik argitaraturiko hainbat lanetan eta lorturiko dokumentazioan ere: "Jasotako guztia aipatzen saiatu gara, bildutakoa dokumentatu, gorde eta balioan jartzeko", azaldu dute elkartetik. Kronika gisa kontatu nahi izan dute 1937ko apirilaren 26 hartan gertatutakoa, "bizipen indibidualak jaso eta errelato orokor bat eraiki ahal izateko". Zentzu horretan, bonbardaketaren aurreko eta hurrengo egunak testuinguruan jarri dituzte, gertatutakoa ulertzen lagundu asmoz. Erasoak sorturiko beldurrak, zaurituak, hildakoak, hobiratzeak... ere lan horretan badute islarik, beraz. Liburuan hainbat informazio ageri da, hala nola frontean jardundako munitibartarren zerrenda, Munitibarren errefuxiaturik zeuden herritarrena, eta egindako hobiratze eta deshobiratzeena. "Errelato kolektiboa" osatzeko ahalegina egin dutela azaldu du Ahaztuen Oroimenak. [Argia, Urko Apaolaza]
Aleak
Item mota Uneko liburutegia Material mota Katalogo zenbakia Statusa Itzultze data Barra-kodea
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Eima Katalogoa Monografia 946.015.2Munitibar "1936/39" mun Ale eskuragarriak EK23050032

Iturri bibliografikoak: 249.-252. or.

Iturri dokumentalak: 252. or.

1937ko apirilaren 26an Gernika sutan jarri aurretik, goiz hartan Kondor Legioak Munitibarren aire-erasoa egin zuen: han aterpetuta zeuden herritar eta iheslarien kontra dozenaka bonba jaurti zituen, eraikin ugari txikitu, eta ondoren tiroz josi zituen bizirik geratu zirenak. Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteak liburua kaleratu du, "Munitibar 1937/04/26: Aire-eraso baten kronika" izenburupean. Liburua osatzeko azken urteetan jasotako testigantza eta elkarrizketetan oinarritu dira, baita aurretik argitaraturiko hainbat lanetan eta lorturiko dokumentazioan ere: "Jasotako guztia aipatzen saiatu gara, bildutakoa dokumentatu, gorde eta balioan jartzeko", azaldu dute elkartetik. Kronika gisa kontatu nahi izan dute 1937ko apirilaren 26 hartan gertatutakoa, "bizipen indibidualak jaso eta errelato orokor bat eraiki ahal izateko". Zentzu horretan, bonbardaketaren aurreko eta hurrengo egunak testuinguruan jarri dituzte, gertatutakoa ulertzen lagundu asmoz. Erasoak sorturiko beldurrak, zaurituak, hildakoak, hobiratzeak... ere lan horretan badute islarik, beraz. Liburuan hainbat informazio ageri da, hala nola frontean jardundako munitibartarren zerrenda, Munitibarren errefuxiaturik zeuden herritarrena, eta egindako hobiratze eta deshobiratzeena. "Errelato kolektiboa" osatzeko ahalegina egin dutela azaldu du Ahaztuen Oroimenak. [Argia, Urko Apaolaza]

There are no comments on this title.

to post a comment.

Egin klik irudi batetan bisualizadorean ikusteko

Local cover image
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com