Local cover image
Local cover image
Ikuspegi normala MARC bista ISBD bista

Neure Jugoslavia, hain ulertu gabea / Koldo Tellitu Mejia

Nork:Material mota:TestuaTestuaPublication details: Andoain : Koldo Tellitu Mejia L.G. 2023Deskribapen fisikoa: 254 or. ; 22 cmISBN:
  • 978-84-09-48310-5
Gaia(k): Generoa/Forma:Adina / Maila: Abokatua eta egun Euskal Herriko Ikastolen Elkartearen zuzendaria den Koldo Tellituren "Neure Jugoslavia, hain ulertu gabea" liburuak bi zati handi ditu; lehenengoan, egileak Jugoslaviako esperientzia autogestionario sozialistaren hainbat eremu errepasatzen ditu, hala nola kooperatibismoa, hezkuntza-sistema, autodeterminazio-eskubidea, Jugoslaviako gerrak, saskibaloia, Jugoslaviako New Wave, Stalin eta Titoren arteko apurketa, gerraosteko Jugoslavia, futbola... Tellituk, alderdi horiei buruzko bere bizi esperientziatik abiatuta, bere funtsezko elementuetan sakontzen du, gizarte eta politika ikuspegitik, kasu batzuetan, eta kultura edo kirol ikuspegitik, bestetan. Eremu horietako batzuetan, Jugoslaviako esperientzia gure herrian, Euskal Herrian, gertatutakoarekin lotzen du, bereziki esperientzia kooperatiboari, hezkuntza-eremuari eta nola ez, autodeterminazio eskubideari dagokienez. Zati hau Jugoslaviako gerrarekin amaitzen da, eta bertan gerraren gako politikoak eta gatazkaren garapena aztertzen ditu egileak, baita tarte bat egiten die ere gerra hartatik grabatuta geratu zaizkion hainbat eszenei. Bigarren zatia jugonostalgikoentzako bidaia-gida moduko bat da. Bertan, egileak Jugoslaviara egindako bidaiak jasotzen ditu eta bertako leku esanguratsuen errepasoa egiten du, arreta berezia jarriz esperientzia sozialistan eta partisanoei lotutakoetan. Lekuak deskribatzera mugatu gabe, eraikinen, museoen, monumentuen, kiroldegien... irakurketa sozio-politikoa gehitzen du beti. Liburutik leku magikoak pasatzen dira Jugoslaviako edozein bisitarirentzat, adibibidez Bled lakua Eslovenian, Kalemegdan parkea Belgradon, Dubrovnikeko hiri zaharra, Kotorreko badia, Spliteko jauregia, Skopjeko harrizko zubia edo Mostarreko zubi zaharra, baina liburuak, batez ere, tarte berezia eskaintzen die denboran zehar Jugoslavia sozialistara eramaten zaituzten leku horiei. Herrialde paregabe hura atsegin dutenentzat ezinbestekoak diren leku horieihain zuzen ere. Sobietarrei desafio egiteko gai izan zen herrialdea, sozialismoari bere bide propioa garatzeko gai izan zena, lerrokatu gabeko herrialdeen mugimendua gidatzeko gai eta kultur eta kirol munduan erreferentzia izan zena... Bai, jugonostalgikoentzat ezinbestekoak diren lekuak.
Aleak
Item mota Uneko liburutegia Material mota Katalogo zenbakia Statusa Itzultze data Barra-kodea
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Eima Katalogoa Saiakera S TEL neu Ale eskuragarriak EK23030046

Abokatua eta egun Euskal Herriko Ikastolen Elkartearen zuzendaria den Koldo Tellituren "Neure Jugoslavia, hain ulertu gabea" liburuak bi zati handi ditu; lehenengoan, egileak Jugoslaviako esperientzia autogestionario sozialistaren hainbat eremu errepasatzen ditu, hala nola kooperatibismoa, hezkuntza-sistema, autodeterminazio-eskubidea, Jugoslaviako gerrak, saskibaloia, Jugoslaviako New Wave, Stalin eta Titoren arteko apurketa, gerraosteko Jugoslavia, futbola... Tellituk, alderdi horiei buruzko bere bizi esperientziatik abiatuta, bere funtsezko elementuetan sakontzen du, gizarte eta politika ikuspegitik, kasu batzuetan, eta kultura edo kirol ikuspegitik, bestetan. Eremu horietako batzuetan, Jugoslaviako esperientzia gure herrian, Euskal Herrian, gertatutakoarekin lotzen du, bereziki esperientzia kooperatiboari, hezkuntza-eremuari eta nola ez, autodeterminazio eskubideari dagokienez. Zati hau Jugoslaviako gerrarekin amaitzen da, eta bertan gerraren gako politikoak eta gatazkaren garapena aztertzen ditu egileak, baita tarte bat egiten die ere gerra hartatik grabatuta geratu zaizkion hainbat eszenei. Bigarren zatia jugonostalgikoentzako bidaia-gida moduko bat da. Bertan, egileak Jugoslaviara egindako bidaiak jasotzen ditu eta bertako leku esanguratsuen errepasoa egiten du, arreta berezia jarriz esperientzia sozialistan eta partisanoei lotutakoetan. Lekuak deskribatzera mugatu gabe, eraikinen, museoen, monumentuen, kiroldegien... irakurketa sozio-politikoa gehitzen du beti. Liburutik leku magikoak pasatzen dira Jugoslaviako edozein bisitarirentzat, adibibidez Bled lakua Eslovenian, Kalemegdan parkea Belgradon, Dubrovnikeko hiri zaharra, Kotorreko badia, Spliteko jauregia, Skopjeko harrizko zubia edo Mostarreko zubi zaharra, baina liburuak, batez ere, tarte berezia eskaintzen die denboran zehar Jugoslavia sozialistara eramaten zaituzten leku horiei. Herrialde paregabe hura atsegin dutenentzat ezinbestekoak diren leku horieihain zuzen ere. Sobietarrei desafio egiteko gai izan zen herrialdea, sozialismoari bere bide propioa garatzeko gai izan zena, lerrokatu gabeko herrialdeen mugimendua gidatzeko gai eta kultur eta kirol munduan erreferentzia izan zena... Bai, jugonostalgikoentzat ezinbestekoak diren lekuak.

There are no comments on this title.

to post a comment.

Egin klik irudi batetan bisualizadorean ikusteko

Local cover image
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com