Poesia bizitzeko eta sentitzeko modua da / Karmele Igartua ; Tere Irastortzaren edizioa
Material mota:
TestuaSerie(ak): Poesia (Pamiela) ; ; 56Publication details: Arre : Pamiela, L.G. 2022Deskribapen fisikoa: 278 or. ; 22 cmISBN: - 978-84-9172-314-1
| Item mota | Uneko liburutegia | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
Inprimatuak osagarriak
|
Eima Katalogoa | Poesia (Helduentzat) | P IGAR poe | Ale eskuragarriak | EK23020064 |
Bertako Kurtzebarri Eskolan irakaslea izan zen eta testugintzan ere aritua. Bergarako Idazle Eskolako gradu-ondokoa bukatu ostean, bertako koordinatzaile eta sustatzaile izan zen. "Hitzak orbainetan" poema liburua, 2007ko Felipe Arrese Beitia Saria irabazi ondoren argitaratu zuen (Euskaltzaindia- BBK Fundazioa, Bilbo, 2008). Ordurako irabazia zuen Bergarako Idazle Eskolako sorkuntza beka, eta taularatuak hainbat antzezlan. Liburu hartarako idatzi zuen: «Zer eta nola galderen erantzunak ditut bizi ardatz, horregatik, zeresana izan edo esateko moduan asmatzea dira idaztearen oinarri eta idazlearen erronka». 2009an eman zuen argitara Denbora enaren hegaletan (Pamiela). Ordurako itzuliak zituen "Wilnoko gutunak" eta argitaratuak Marina Tsvietaievaren biografiarekin Egan aldizkarian (LXII. alean). Denboraz, sormenaz eta sorminaz idatzitako liburuan, enara beltzen hegaldi gera ezinaz aritu zen. 2011n argitaratu zen berak hil ala biziko aldian idatzitako Itsaso kontra bat (Pamiela). Liburu hau Espainiako Poesia Sari Nazionalerako hautagai izan zen. Karmele Igartua Bengoa poeta garaikidea izango da bere garai-garaikoa izan zelako, eta berak hainbeste estimatzen zuen Marina Tsvietaievaren hitzetan «Garaikide izatea norberaren denbora sortzea baita». Airea naiz ni hemen eta inongoa denean bizi bainaiz inon ez bezala eta guztiak ukitzen nau, halabeharrez, eta uretan atseden hartzen dut ur-azaletan, bare, aintziran errekan edo itsasoan, han umiltzen da nire egonezina igual, ez nauelako barruetan hartzen urak, ito ez nadin ito ez dezadan. Baina, ene! -ikusezin- -etereo- -bete- -libre- izanik ere airea besterik ez naiz, eta bakarrik, bakarrik leku barik. ezer ere ez.
There are no comments on this title.