Bizikidetza lantzen heziguneetan / Amaia Agirre, Blanca Kerejeta ; erredakzio arduraduna, Arantxa Urbe
Material mota:
TestuaSerie(ak): Ale monografikoa (Hik hasi) ; ; 21Publication details: Donostia : Xangorin, L.G. 2008Deskribapen fisikoa: 65 or. ; 24 cmISBN: - 978-84-934097-9-1
| Item mota | Uneko liburutegia | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Oharrak | Itzultze data | Barra-kodea | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Inprimatuak osagarriak
|
Eima Katalogoa | Aldizkariak | I ALD 21MON 30 08 | Ale eskuragarriak | 1010781 | |||
Inprimatuak osagarriak
|
Eima Katalogoa | Aldizkariak | I ALD 21MON 30 08 | Ale eskuragarriak | 1010780 |
Bibliografia: 64.-65. or.
Esku artean duzun monografiko honetan, HIK HASIko 2005eko, 2006ko eta 2007ko Udako Topaketetan “Harremanak gelan” eta “Txokoa, negoziaketa eta bitartekaritza” izenburupean landutako ikastaroetan eskainitako edukien nondik-norakoak aurkituko dituzu. Lan honetan egiten diren aipamenak Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkionak dira; hango Arartekoak eginiko txostenaz gain, ikerketak eta aurkezten diren esperientziak ere hango
ikastetxeetakoak dira. Egunerokotasun handiko gaia da, zalantzarik gabe, hemen dakarkiguna. Gero eta anitzagoa den jendartean elkarbizitza
konplexuagoa bilakatzen ari da. Gainera, maíz, eskolari leporatu nahi zaizkio gero eta maiztasun handiagoz gertatzen diren gatazkak bideratzeko eta prebenitzeko ardura. Beste alderdi askorekin gertatzen den antzera, eskolak, berak bakarrik, ezingo ditu jendartean gertatzen diren gatazken isla diren
elkarbizitzako arazoak bideratu. Bestalde, eskolak ezin die jendartean garatzen diren bizikidetza arazoei begiak itxi, horietatik kanpo balego bezala. Ondoren biltzen diren lanetan, eskolan bizikidetzako gatazkak bideratzeko eta bizikidetza hobetzeko hainbat gako ematen dira. Eskola komunitate osoaren inplikazioaren beharra azpimarratzen da eta gatazketan eta jazarpenetan nahasturik daudenak identifikatzen dira: erasotzaileak, biktimak
eta ikusleak. Horiek guztiak ezinbestekoak dira, gatazka guztiak aintzat hartuak izatea bezain funtsekoak, gainera. Bestela, gure jendartean gertatzen den gisan, arazoen benetako sustraietara joatea eragotziko dugu, eta gatazkak betikotzea besterik ez dugu lortuko. Eta herri honetan, jada, badugu
nahikoa eskarmentua horretan!
There are no comments on this title.