Local cover image
Local cover image
Ikuspegi normala MARC bista ISBD bista

Geu be bagara itsasoa / [testuak] Akaitze Kamiruaga ; [egilea, Labayru Fundazioa]

Nork:Kolaboratzailea(k):Material mota:TestuaTestuaSerie(ak): Geureak - Herri Ondare bilduma (Labayru Fundazioa) ; ; 11 | Geureak - Herri Ondare bilduma (Labayru Fundazioa) ; ; 11Publication details: Bilbao : Labayru Fundazioa, L.G. 2022Deskribapen fisikoa: 164 or. : kol. eta z.-b. argk. ; 17 x 22 cmISBN:
  • 978-84-19063-20-5
Gaia(k): Generoa/Forma:Sareko errekurtsoak:Adina / Maila: Bermeoko, Lekeitioko, Santurtziko eta Ondarroako portuetan lan egiten duten hogei emakumeren testigantzak jaso ditu Labayru fundazioak. Bildutakoarekin, 'Geu be bagara itsasoa' liburua eta ikus-entzunezko sorta ondu ditu. Itsasoko zereginak ondo bereiztuta egon dira: gizonezkoak joan izan dira arrantzan, eta andrazkoek lehorrean egin izan dute lan. Emakumezkoen egitekoak ez dira hain ikusgarriak izan, eta bigarren mailakotzat jo diren horiek azalduko dira liburu honetan. Bide batez emakume hauei ondo merezita duten aitortza egin gura diegu. Arrantzalea gizonezko irudikatzen dugu, baina zer izango litzateke arrantza emakume barik?". Labayru fundazioak ondu duen "Geu be bagara itsasoa" argitalpenak egindako galdera da, eta erantzuna ere argia da: beharrezkoak direla emakumeak. "Arrantzan egitea tarteko pausoa da. Itsasoratu aurretik emakumeek prestatzen dituzte gizonezkoek behar dituztenak. Arrantzan egiteko sareak ere andrezkoek egin eta konpondu izan dituzte. Eta zer esanik ez behin itsasontzia portura etorritakoan", azaldu du Akaitze Kamiruaga Labayru fundazioko zuzendariorde eta Herri Ondare arloko arduradunak. Hark gidatu du proiektua ere: liburu batek eta hamabi ikus-entzunezkok osatzen dute. Kamiruaga Bermeoko, Lekeitioko, Ondarroako eta Santurtziko portuetan ibili da lekukotzak jasotzen. Itsasoari lotutako zenbait lanbidetan ibili izan diren eta oraindik ere badabiltzan hiru belaunalditako hogei emakume elkarrizketatu ditu. "Haien testigantzak eta bizipenak dira lan honen oinarria eta iturria. Haien ahotik ikusiko dugu arrantzaren sektoreak izan duen bilakaera, puri-purian egon zenetik gaur eguneko egoerara heldu arte". Lanbide batzuk galdu dira: dei egitekoak eta txirlerak aipatu ditu Kamiruagak. Beste batzuk desagertzeko arriskuan daude. Esaterako, Ondarroan dagoeneko ez dago sare konpontzailerik. Guruzne Badiola izan da azkenetakoa; duela hiru urte hartu zuen erretiroa. Lekeition sare konpontzaile bakarra dabil egun, eta Bermeon bost geratzen dira. [Bizkaiko Hitza]
Aleak
Item mota Uneko liburutegia Material mota Katalogo zenbakia Statusa Itzultze data Barra-kodea
Inprimatuak osagarriak Inprimatuak osagarriak Eima Katalogoa Monografia 331:656.61-055.2 KAM geu Ale eskuragarriak EK23010148

Bibliografia: 158.-159. or.

Bermeoko, Lekeitioko, Santurtziko eta Ondarroako portuetan lan egiten duten hogei emakumeren testigantzak jaso ditu Labayru fundazioak. Bildutakoarekin, 'Geu be bagara itsasoa' liburua eta ikus-entzunezko sorta ondu ditu. Itsasoko zereginak ondo bereiztuta egon dira: gizonezkoak joan izan dira arrantzan, eta andrazkoek lehorrean egin izan dute lan. Emakumezkoen egitekoak ez dira hain ikusgarriak izan, eta bigarren mailakotzat jo diren horiek azalduko dira liburu honetan. Bide batez emakume hauei ondo merezita duten aitortza egin gura diegu. Arrantzalea gizonezko irudikatzen dugu, baina zer izango litzateke arrantza emakume barik?". Labayru fundazioak ondu duen "Geu be bagara itsasoa" argitalpenak egindako galdera da, eta erantzuna ere argia da: beharrezkoak direla emakumeak. "Arrantzan egitea tarteko pausoa da. Itsasoratu aurretik emakumeek prestatzen dituzte gizonezkoek behar dituztenak. Arrantzan egiteko sareak ere andrezkoek egin eta konpondu izan dituzte. Eta zer esanik ez behin itsasontzia portura etorritakoan", azaldu du Akaitze Kamiruaga Labayru fundazioko zuzendariorde eta Herri Ondare arloko arduradunak. Hark gidatu du proiektua ere: liburu batek eta hamabi ikus-entzunezkok osatzen dute. Kamiruaga Bermeoko, Lekeitioko, Ondarroako eta Santurtziko portuetan ibili da lekukotzak jasotzen. Itsasoari lotutako zenbait lanbidetan ibili izan diren eta oraindik ere badabiltzan hiru belaunalditako hogei emakume elkarrizketatu ditu. "Haien testigantzak eta bizipenak dira lan honen oinarria eta iturria. Haien ahotik ikusiko dugu arrantzaren sektoreak izan duen bilakaera, puri-purian egon zenetik gaur eguneko egoerara heldu arte". Lanbide batzuk galdu dira: dei egitekoak eta txirlerak aipatu ditu Kamiruagak. Beste batzuk desagertzeko arriskuan daude. Esaterako, Ondarroan dagoeneko ez dago sare konpontzailerik. Guruzne Badiola izan da azkenetakoa; duela hiru urte hartu zuen erretiroa. Lekeition sare konpontzaile bakarra dabil egun, eta Bermeon bost geratzen dira. [Bizkaiko Hitza]

Testuak euskaraz eta gaztelaniaz.

There are no comments on this title.

to post a comment.

Egin klik irudi batetan bisualizadorean ikusteko

Local cover image
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com