Eid Al Fitr-eko oparia / [jatorrizko testua, Abdelkader Dermache ; jatorrizko hizkuntzako ahotsak, Abdelkader Dermache, Nohaila El Youbi, Hasna Karimi ; testuen moldaketa eta ahotsa euskaraz, Yolanda Arrieta ; ilustrazioak, Enrique Morente]
Material mota:
TestuaHizkuntza: baq Original language: Arabiera Serie(ak): Munduenea. Munduko ipuinen etxea (Labayru Fundazioa) | Munduenea. Munduko ipuinen etxea (Labayru Fundazioa)Publication details: Bilbo : Labayru Fundazioa, L.G. 2022Deskribapen fisikoa: 31 or. : kol. ir. ; 21 x 21 cmISBN: - 978-84-19063-07-6
- 82-36
| Item mota | Uneko liburutegia | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Oharrak | Itzultze data | Barra-kodea | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Inprimatuak osagarriak
|
Eima Katalogoa | Haur eta gazteentzako narratiba | N ARR eid | Ale eskuragarriak | EK22120128 |
Munduko ipuinen etxean hamar ipuin batzen dira, gure artean bizi diren hamar kultura ezberdinetako hiztunei jasota. Inguruko kultura eta hizkuntza aniztasunak dakarren aberastasuna ipuinen bidez erakustea da helburua. Bilduma 6-10 urte bitarteko umeei zuzenduta dago. Ipuinak jatorrizko hizkuntzan eta euskaraz daude, eta entzuteko zein irakurtzeko aukera dago. Honako hauek dira bilduman jasotzen diren hamar hizkuntzak: arabiera (Argelia), errumaniera, frantsesa, galegoa, katalana, portugesa, txinera, urdua (Pakistan), jorubera (Nigeria) eta wolofera (Senegal). 10 ipuineko sorta hau osatzeko Bizkaian bizi diren 10 kultura eta 10 hizkuntza desberdinetako barriemaileengana jo da. Horretarako Bizkaiko Foru Aldundiak egindako hizkuntzen mapan, hiztun gehien dituzten hizkuntzak aukeratu dira. Munduko 10 hizkuntzak identifikatu eta hiztunak bilatu eta gero, bakoitzari ipuin bat eskatu zitzaion. Kontakizunak euskarara itzuli eta adin tarte horretako umeentzako eredu egokira ekarri dira. Horretarako, jatorrizko testuak eta esaldiak moldatu, beren beregiko marrazkiak egin, eta maketazio txukuna eta deigarria landu dira. Arabiera munduko bosgarren hizkuntzarik mintzatuena da. Ofiziala da hogeita sei herrialdetan, euren artean Aljeria, ipuin honen jatorri-herria. Arabierak 30 aldaeratik gora ditu, baina eskoletan arabiera estandarra irakasten da. Ramadana amaitzean islamiarrek egiten duten jaia da Eid Al Fitr. Ohikoa da orduan opariak egitea ere. Gure hiru ahizpa protagonistek eskuzabal jokatzeak zoriontasuna dakarrela ikusiko dute.
6-10 urte (urdina)
Testua euskaraz eta arabieraz.
Bilduma osoa kutxa batean sartuta dator.
There are no comments on this title.