Beste mundu bat nahi genuen : Nafarroako ezker iraultzailea, 1970-1979 / Imanol Satrustegi Andres
Material mota:
TestuaPublication details: Iruña : Nafarroako Gobernua, Kultura eta Kirol Departamentua, L.G. 2022Deskribapen fisikoa: 296 or. : z.-b. argk. ; 24 cmISBN: - 978-84-235-3629-0
| Item mota | Uneko liburutegia | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
Inprimatuak osagarriak
|
Eima Katalogoa | Monografia | 329.055.5(460.16) SAT bes | Ale eskuragarriak | EK22120062 |
Bibliografia: 257.-278. or.
Esparru estataleko ezker iraultzailea Nafarroako oposizio antifrankistaren indar politiko nagusia izan zen, eta, gainera, diktaduraren hondar urteetako mobilizazioetan protagonismo nabarmena izan zuen, batik bat, langile mugimenduan. Alabaina, itxaropen baikorrak sortu baziren ere, esperientziak denbora gutxian porrot egin zuen. Trantsizioan zehar, ezker erradikaleko alderdiak gainbeheran sartu ziren eta Herri Batasuna (HB) koalizioaren inguruan antolatutako mugimendu abertzaleak hartu zuen gizarte mugimenduen gidaritza. Frankoren diktaduraren hondar urteetan Nafarroako oposizio antifrankistak eta langile mugimenduak aparteko mobilizazio gaitasuna eta ezusteko erradikalizazioa erdietsi zituzten. Izan ere, beste lurralde batzuetan ez bezala, ezker iraultzaileko alderdiek (ORT, EMK. LKI edo PTE esaterako) errotze ahalmen handia izan zuten. Alabaina, itxaropen baikorrak sortu baziren ere, Trantsizioan zehar, ezker erradikaleko alderdiak gainbeheran sartu ziren eta ondorengo urteetan gizarte mugimenduen gidaritza ezker abertzaleak hartu zuen. Ehundaka gizon-emakumek erabakia hartu zuen erregimen frankistaren eta kapitalismoaren aurka klandestinitatean borrokatzeko. Errepresioak eragindako beldurra zela eta ez zen erabaki xamurra, baina iraultzak iradokitzen zien ilusioak eta borroka-lagunen arteko giro adiskidetsuak konpromisorako grina berrindartzen zuten, beste mundu bat nahi zuten eta.
There are no comments on this title.