Kurdistan : argi bat Ekialde Hurbilean / Urtzi Urrutikoetxea ; [mapak, Joxean Apeztegia]
Material mota:
TestuaSerie(ak): Aleka (Berria-Elkar-Jakin) ; ; 11Publication details: Donostia : Elkar ; Andoain : Berria ; Jakin, L.G. 2020Deskribapen fisikoa: 202 or. : z.-b. argk., mapak; 21 cmISBN: - 978-84-1360-150-2
| Item mota | Uneko liburutegia | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
Inprimatuak osagarriak
|
Eima Katalogoa | Monografia | 94(556) URR kur | Ale eskuragarriak | EK22090118 |
Herri kurdua ez da txikia, ezta bazterrekoa ere. Kurduak Ekialde Hurbileko herririk garrantzitsuenetakoak dira, turkiar, arabiar eta persiarrekin batera. Aurreko hiruren antzekoa litzateke Kurdistan, azalerari, biztanle kopuruari eta hizkuntzaren hiztunei erreparatuta. Alabaina, ez dute estatu-egiturarik sortu -ez bateraturik, behintzat-, eta Turkian, Iraken, Iranen eta Sirian banatuta daude, hurrenez hurren, Bakur, Baxur, Rojhelat eta Rojava izena duten eskualdeetan. Azken urteotan Ekialde Hurbilean gertatutakoak eraman gaitu mendebaldarrok kurduengan arreta berezia jartzera. Rojava, adibidez, utopiaren sinonimo bihurtu da. Han, zatiketa eta ezinikusi etniko, erlijioso eta politikoen gainetik, demokrazia erradikala, udalgintza, desberdinen arteko begirunea eta emakumeen ahalduntzea sustatzen ari dira. Alegia, oasi moduko bat fundamentalismoen basamortuan. Liburu honek bidaia bat proposatzen digu herri kurduaren historian eta egungo egoeran barrena. Bidaia labirintikoa izan zitekeen, egia esan, baina ez dago galtzeko inolako arriskurik, gidaria Urtzi Urrutikoetxea baita. Hura oso ondo ezagutzen du Urrutikoetxeak, bertatik bertara, eta erraz egiten du zaila izan zitekeena.
There are no comments on this title.