Local cover image
Local cover image
Ikuspegi normala MARC bista ISBD bista

Kapen karta-jokoa [Mahai-jokoa] : murgil zaitez Hondarribiko naturan / Lore Erriondo (proiektu-burua) ; jokoaren diseinua, Iñaki Sanz-Azkue, Aranzadi Z. E. ; ilustrazioa, Eñaut Aiartzaguena ; diseinua eta produkzioa, Otzarreta

Kolaboratzailea(k):Material mota:ObjektuaObjektuaSerie(ak): Ezagutu Hondarribia (Arma Plaza Fundazioa) | Ezagutu Hondarribia (Arma Plaza Fundazioa)Publication details: [Hondarribia] : Arma Plaza Fundazioa, 2018Deskribapen fisikoa: 1 kutxa (42 karta) : kol. ir. ; 12 x 19 cmGaia(k): Generoa/Forma:Sareko errekurtsoak:
Edukiak:
Jolas honek 42 karta txiki eta 6 handi biltzen ditu. Jolasteko modu ugari daude, partaideek arautu nahi dituztenak adina.
Adina / Maila: Herriko ekosistema jolasaren bidez ezagutzeko aukera eskaini nahi die Hondarribiko Arma Plaza Fundazioak herriko haur eta gaztetxoei, eta, helburu horrekin, Kapen karta-jokoaren proiektua eman du argitara. Sei karta-famiiatan banatuta, herriko fauna eta flora osatzen duten izakiak agertzen ditu. Gainera, horien izenak Hondarribiko hizkeran, euskara batuan nahiz modu zientifikoan azaltzen dira. Lehoia, foka edo ostruka ezagutzeko arazorik ez dute izango, segur aski, Hondarribiko nahiz Euskal Herriko edozein etxetako txikienek, nahiz eta erabat arrotzak izan animalia horiek euskal ekosistemetan. Akaso, ordea, ez dira gai izango euren herriko txoririk arruntenari izena jartzeko, edo herriko errekan dabilen amuarraina identifikatzeko. Horri erremedioa jartzeko asmoz sortu du, besteak beste, Hondarribiko Arma Plaza kultur eta turismo-guneak Kapen karta-jokoa. Izan ere, herriko ekosistemak, fauna eta flora ezagutaraztea du helburu jolasak, modu didaktikoan, betiere. Jolas hori osatzen jardun dira Eñaut Aiartzaguena marrazkilaria, Iñaki Sanz biologoa eta Lore Erriondo pedagogoa. Sei karta-familiak osatzen dute Kapen karta-jokoa, eta ekosistema bat irudikatzen du horietako bakoitzak: basoa; ibai eta errekak; itsasoa eta itsaslabarrak; landa-eremua; padura; eta hiria. Familia bakoitzak, bere aldetik, seina karta biltzen ditu, eta karta bakoitzak, berriz, izaki bat irudikatzen du: anfibioa edo narrastia; arraina; hegaztia; landarea; ornogabea; eta ugaztuna. Besteak beste, platuxa, amuarraina, karrakela, huntza, apoa, suge gorbataduna edo kaskabeltza agertzen dira kartetan.
Aleak
Item mota Uneko liburutegia Material mota Katalogo zenbakia Statusa Itzultze data Barra-kodea
Hezkuntza-jolas osagarriak Hezkuntza-jolas osagarriak Eima Katalogoa Jolas didaktikoak 371.695 ERR kap Ale eskuragarriak EK23020186
Hezkuntza-jolas osagarriak Hezkuntza-jolas osagarriak Eima Katalogoa Jolas didaktikoak 371.695 ERR kap Ale eskuragarriak EK22050266
Hezkuntza-jolas osagarriak Hezkuntza-jolas osagarriak Eima Katalogoa Jolas didaktikoak 371.695 ERR kap Ale eskuragarriak IRALE23020187

Jolas honek 42 karta txiki eta 6 handi biltzen ditu. Jolasteko modu ugari daude, partaideek arautu nahi dituztenak adina.

Herriko ekosistema jolasaren bidez ezagutzeko aukera eskaini nahi die Hondarribiko Arma Plaza Fundazioak herriko haur eta gaztetxoei, eta, helburu horrekin, Kapen karta-jokoaren proiektua eman du argitara. Sei karta-famiiatan banatuta, herriko fauna eta flora osatzen duten izakiak agertzen ditu. Gainera, horien izenak Hondarribiko hizkeran, euskara batuan nahiz modu zientifikoan azaltzen dira. Lehoia, foka edo ostruka ezagutzeko arazorik ez dute izango, segur aski, Hondarribiko nahiz Euskal Herriko edozein etxetako txikienek, nahiz eta erabat arrotzak izan animalia horiek euskal ekosistemetan. Akaso, ordea, ez dira gai izango euren herriko txoririk arruntenari izena jartzeko, edo herriko errekan dabilen amuarraina identifikatzeko. Horri erremedioa jartzeko asmoz sortu du, besteak beste, Hondarribiko Arma Plaza kultur eta turismo-guneak Kapen karta-jokoa. Izan ere, herriko ekosistemak, fauna eta flora ezagutaraztea du helburu jolasak, modu didaktikoan, betiere. Jolas hori osatzen jardun dira Eñaut Aiartzaguena marrazkilaria, Iñaki Sanz biologoa eta Lore Erriondo pedagogoa. Sei karta-familiak osatzen dute Kapen karta-jokoa, eta ekosistema bat irudikatzen du horietako bakoitzak: basoa; ibai eta errekak; itsasoa eta itsaslabarrak; landa-eremua; padura; eta hiria. Familia bakoitzak, bere aldetik, seina karta biltzen ditu, eta karta bakoitzak, berriz, izaki bat irudikatzen du: anfibioa edo narrastia; arraina; hegaztia; landarea; ornogabea; eta ugaztuna. Besteak beste, platuxa, amuarraina, karrakela, huntza, apoa, suge gorbataduna edo kaskabeltza agertzen dira kartetan.

Haur Hezkuntza

0-99 urte

There are no comments on this title.

to post a comment.

Egin klik irudi batetan bisualizadorean ikusteko

Local cover image
Documento sin título

—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

Otaola 29, Eibar - 943-202748 eimakatalogoa@gmail.com