Bigarren Mundu Gerra (lehen atala) [Interneteko baliabidea - Bideoa] / Benito KMK
Material mota:
FilmSerie(ak): Benito KMK (Youtube kanala)Publication details: [S.l.] : Benito KMK, 2020Deskribapen fisikoa: Baliabide elektronikoa (11 min) : soinuduna, kolGaia(k): Generoa/Forma:Sareko errekurtsoak:Adina / Maila: Benito KMK Youtube kanalean Historia eta Geografiako irakasgaien inguruko bideoak aurkitu ditzakegu. Bideo hauetan Beñatek gutxitan hitz egiten du. Hau da, ez ditu audio azalpen asko ematen. Horren ordez azalpen gehienak testuen bidez txertatzen ditu. Edukiak interesgarriak izatea lortzen du, beraz hemen eskuragai izango dituzu. Bideo honetan, "Bigarren Mundu Gerra" gaia eskaintzen digu. Gainera azalpen batzuk partekatzen dizkigu Beñatek: II. Mundu Gerra garai guztietako gatazka odoltsu eta dramatikoena izan zen. Faxismoaren kontrako borrokan, ideologia oso desberdineko nazioak batu zituen. 20. hamarkada hasieran, Europa ekonomikoki ahitua zegoen. Egoera okertzeko, 29ko Crash-ak eta honen ondorio izan zen Depresio Handiak gogor jo zuen kontinente zaharra. Bestetik, Iraultza Komunistaren garaipenak Errusian, maila berdinean piztu zituen txiroen itxaropenak eta aberatsenen beldurrak. Hala ere, faxismoaren gorakada eta horren izaera oldarkor eta espantsionista izan ziren, dudarik gabe, gerraren arrazoi nagusiak. Totalitarismoaren aurrerapausoen aurrean, gainerako herrialdeek duda-mudako jarrera erakutsi zuten. Konturatu zirenerako beranduegi zen ordea. 1939: Gerraren leherketa 1939ko irailaren lehenean hasi zen gerra, Adolf Hitlerrek gidaturiko Alemania Naziak Polonia inbaditu zuenean. Frantziak eta Britainia Handiak, Poloniarekin Laguntza Militarrerako Ituna sinatua zuten, eta gerra deklaratu zioten Alemaniari. 1939-1940. Tximista-gerra Gerraren lehen hilabeteetan, Alemaniaren eraso azkarra eman zen, Tximista-gerra (Blitzkrieg), zeritzona. Blindatuen, motorizatuen zein abiazioaren erabilpenean oinarritzen zen. Taktika eta baliabide berri horien bitartez, Wehrmachtak (Alemaniako ejertzitoak) hilabete bakarrean inbaditu zuen Polonia. 1940ko apirilean, naziek Danimarka eta Norvegiaren kontrako erasoa hasi zuten, Ipar Itsasoaren eta baita bertako petrolioaren kontrola izateko. Urte hartako maiatzean, Herbehereak eta Belgika ere konkistatu zituzten. Hilabete bat geroago, Frantziaren inbasioa agindu zuen Hitlerrek. 1940ko uztailaren amaierarako, Paris eta baita Frantzia osoa ere kontrolpean zituzten alemanek. Okupatutako lurraldeak, III. Reichera (Inperio Alemaniarrera) zuzenean anexionatzen ziren, edo gobernu titeredun erregimenak ezarri. Frantziako hegoaldean ezarritako Vichyko Goberna izan zen horren adibide. Urte hartan ere, Mussolinik gidaturiko Italia faxista gerran sartu eta Afrika Iparraldean ofentsibari ekin zion, Britainia Handiaren kolonia zen Egipto konkistatzeko. Britainiar armada kolonialak ordea erasoari aurre egin zion, eta italiarren ahalegina porrotean geratu zen. Ondorioz, naziek tropak bidali behar izan zituen, Afrika Korps zeritzona, Afrika iparraldean ofentsiba mantendu ahal izateko. 1940-1941. Ardatzaren ofentsiba handiak 1940ko udarako, Winston Churchillek gidaturiko Britania Handiak bakarrik egiten zion aurre Alemania naziari. Gauzak horrela, Hitlerrek "Ingalaterrako Gudua" deiturikoa hasi zuen 1940ko ekainean. Bi urte luzez, Luftwaffe-ak (Alemaniako aire-armadak), etengabe eraso zuen Ingalaterra, gune populatuak ere bonbardatu zituelarik. Britainiar herriak ordea, kementsu eutsi zion alemaniar hegazkinen erasoei. Europako hego-ekialdean, Italiarrak Grezia inbaditzen saiatu eta berriro ere porrot egin zuten. Egoerak behartuta eta beren aliatuaren laguntzan, Balkanetako Kanpainari ekin zioten naziek. 1941ko ekainean Alemaniak Jugoslavia okupatu eta bertan gobernu titerea ezarri zuen. Jarraian, Grezia konkistatu zuen, Italiarrek egindako inbasio saiakera ezerezean gelditu ondoren. Ia Europa osoa konkistatu ondoren, 1941eko udan Hitlerrek Elkarri Ez Erasotzeko Ituna apurtu eta SESB inbaditzea erabaki zuen. Horrela hasi zien Bizargorri Operazioa deiturikoa. Asmoa, negua iritsi aurretik herrialdea menperatzea zen, komunismoarekin betiko amaitu eta Errusiako petrolio zein zereal erreserba handiak eskuratzeko. Alabaina, ez komunismoak ez Josef Stalinek berak ere, ez zizkieten naziei gauzak hain erraz jarriko, eta norgehiagoka prestatzeari ekin zioten. Ofentsibaren lehen hilabeteetan, lurralde hedapen handia lortu zuten naziek. Dena den, Armada Gorriak (sobietar ejertzitoak) alemaniarren aurre egitea geldiaraztea lortu zuen Moskutik gertu. Ondorioz, Kaukasoko petrolioa ziurtatzeko, Alemaniarrek estrategia aldatu eta hegoalderantz bideratu zituen euren ahalegin eta baliabideak. Hitlerren ametsak egia zirudien. Alemaniak Europa kontinental osoa zuen bere menpe. Bitartean, Ozeano Barean, 1941eko abenduan abiazio japoniarrak Hawaiko Pearl Harbor base estatubatuarra bonbardatu zuen. Eraso honen ondorioz, AEBk gerra deklaratu zioten japoniarrei, eta gatazkak dimentsio globala hartu zuen. Naziek okupaturiko eremuetan, juduen, ezkertiarren, homosexualen zein beste hainbat kolektiboren kontrako jazarpen sistematikoa ezarri zen. Milioika pertsona giltzaperatu zituzten kontzentrazio esparruetan, egoera penagarrietan lanera eta bizitzera kondenatuz. 1942tik aurrera, Azken irtenbidea deritzon erabakia hartu eta exekuzio sistematikoei ekin zioten.
| Item mota | Uneko liburutegia | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ikus-entzunezkoak oinarrizkoak
|
Eima Katalogoa | Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza | INTERNETEKO BALIABIDEA | Ale eskuragarriak | EK22030217 |
Benito KMK Youtube kanalean Historia eta Geografiako irakasgaien inguruko bideoak aurkitu ditzakegu. Bideo hauetan Beñatek gutxitan hitz egiten du. Hau da, ez ditu audio azalpen asko ematen. Horren ordez azalpen gehienak testuen bidez txertatzen ditu. Edukiak interesgarriak izatea lortzen du, beraz hemen eskuragai izango dituzu. Bideo honetan, "Bigarren Mundu Gerra" gaia eskaintzen digu. Gainera azalpen batzuk partekatzen dizkigu Beñatek: II. Mundu Gerra garai guztietako gatazka odoltsu eta dramatikoena izan zen. Faxismoaren kontrako borrokan, ideologia oso desberdineko nazioak batu zituen. 20. hamarkada hasieran, Europa ekonomikoki ahitua zegoen. Egoera okertzeko, 29ko Crash-ak eta honen ondorio izan zen Depresio Handiak gogor jo zuen kontinente zaharra. Bestetik, Iraultza Komunistaren garaipenak Errusian, maila berdinean piztu zituen txiroen itxaropenak eta aberatsenen beldurrak. Hala ere, faxismoaren gorakada eta horren izaera oldarkor eta espantsionista izan ziren, dudarik gabe, gerraren arrazoi nagusiak. Totalitarismoaren aurrerapausoen aurrean, gainerako herrialdeek duda-mudako jarrera erakutsi zuten. Konturatu zirenerako beranduegi zen ordea. 1939: Gerraren leherketa 1939ko irailaren lehenean hasi zen gerra, Adolf Hitlerrek gidaturiko Alemania Naziak Polonia inbaditu zuenean. Frantziak eta Britainia Handiak, Poloniarekin Laguntza Militarrerako Ituna sinatua zuten, eta gerra deklaratu zioten Alemaniari. 1939-1940. Tximista-gerra Gerraren lehen hilabeteetan, Alemaniaren eraso azkarra eman zen, Tximista-gerra (Blitzkrieg), zeritzona. Blindatuen, motorizatuen zein abiazioaren erabilpenean oinarritzen zen. Taktika eta baliabide berri horien bitartez, Wehrmachtak (Alemaniako ejertzitoak) hilabete bakarrean inbaditu zuen Polonia. 1940ko apirilean, naziek Danimarka eta Norvegiaren kontrako erasoa hasi zuten, Ipar Itsasoaren eta baita bertako petrolioaren kontrola izateko. Urte hartako maiatzean, Herbehereak eta Belgika ere konkistatu zituzten. Hilabete bat geroago, Frantziaren inbasioa agindu zuen Hitlerrek. 1940ko uztailaren amaierarako, Paris eta baita Frantzia osoa ere kontrolpean zituzten alemanek. Okupatutako lurraldeak, III. Reichera (Inperio Alemaniarrera) zuzenean anexionatzen ziren, edo gobernu titeredun erregimenak ezarri. Frantziako hegoaldean ezarritako Vichyko Goberna izan zen horren adibide. Urte hartan ere, Mussolinik gidaturiko Italia faxista gerran sartu eta Afrika Iparraldean ofentsibari ekin zion, Britainia Handiaren kolonia zen Egipto konkistatzeko. Britainiar armada kolonialak ordea erasoari aurre egin zion, eta italiarren ahalegina porrotean geratu zen. Ondorioz, naziek tropak bidali behar izan zituen, Afrika Korps zeritzona, Afrika iparraldean ofentsiba mantendu ahal izateko. 1940-1941. Ardatzaren ofentsiba handiak 1940ko udarako, Winston Churchillek gidaturiko Britania Handiak bakarrik egiten zion aurre Alemania naziari. Gauzak horrela, Hitlerrek "Ingalaterrako Gudua" deiturikoa hasi zuen 1940ko ekainean. Bi urte luzez, Luftwaffe-ak (Alemaniako aire-armadak), etengabe eraso zuen Ingalaterra, gune populatuak ere bonbardatu zituelarik. Britainiar herriak ordea, kementsu eutsi zion alemaniar hegazkinen erasoei. Europako hego-ekialdean, Italiarrak Grezia inbaditzen saiatu eta berriro ere porrot egin zuten. Egoerak behartuta eta beren aliatuaren laguntzan, Balkanetako Kanpainari ekin zioten naziek. 1941ko ekainean Alemaniak Jugoslavia okupatu eta bertan gobernu titerea ezarri zuen. Jarraian, Grezia konkistatu zuen, Italiarrek egindako inbasio saiakera ezerezean gelditu ondoren. Ia Europa osoa konkistatu ondoren, 1941eko udan Hitlerrek Elkarri Ez Erasotzeko Ituna apurtu eta SESB inbaditzea erabaki zuen. Horrela hasi zien Bizargorri Operazioa deiturikoa. Asmoa, negua iritsi aurretik herrialdea menperatzea zen, komunismoarekin betiko amaitu eta Errusiako petrolio zein zereal erreserba handiak eskuratzeko. Alabaina, ez komunismoak ez Josef Stalinek berak ere, ez zizkieten naziei gauzak hain erraz jarriko, eta norgehiagoka prestatzeari ekin zioten. Ofentsibaren lehen hilabeteetan, lurralde hedapen handia lortu zuten naziek. Dena den, Armada Gorriak (sobietar ejertzitoak) alemaniarren aurre egitea geldiaraztea lortu zuen Moskutik gertu. Ondorioz, Kaukasoko petrolioa ziurtatzeko, Alemaniarrek estrategia aldatu eta hegoalderantz bideratu zituen euren ahalegin eta baliabideak. Hitlerren ametsak egia zirudien. Alemaniak Europa kontinental osoa zuen bere menpe. Bitartean, Ozeano Barean, 1941eko abenduan abiazio japoniarrak Hawaiko Pearl Harbor base estatubatuarra bonbardatu zuen. Eraso honen ondorioz, AEBk gerra deklaratu zioten japoniarrei, eta gatazkak dimentsio globala hartu zuen. Naziek okupaturiko eremuetan, juduen, ezkertiarren, homosexualen zein beste hainbat kolektiboren kontrako jazarpen sistematikoa ezarri zen. Milioika pertsona giltzaperatu zituzten kontzentrazio esparruetan, egoera penagarrietan lanera eta bizitzera kondenatuz. 1942tik aurrera, Azken irtenbidea deritzon erabakia hartu eta exekuzio sistematikoei ekin zioten.
DBH
There are no comments on this title.