Abel Sanchez [Interneteko baliabidea] / Miguel de Unamuno ; itzultzaileak, Miren Arratibel, Aintzane Atela
Material mota:
TestuaHizkuntza: baq Original language: Spanish Serie(ak): Literatura Unibertsala (Ibaizabal) ; ; 12Publication details: Euba : Ibaizabal, L.G. 1992Deskribapen fisikoa: 147 or. ; 20 cmISBN: - 84-7992-049-1
| Item mota | Uneko liburutegia | Material mota | Katalogo zenbakia | Copia número | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Inprimatuak osagarriak
|
Eima Katalogoa | Narratiba (Helduentzat) | N UNA abe | Armeria Eskola | Ale eskuragarriak | EK22020081 |
1917an lehen aldiz argitaratua, ez du arrakasta handiegirik lortu gaur egunerarte, hizkuntza desberdinetara itzulia izan delarik. Obra hau ezagututa, bere teoriari dagozkion oinarriak ere ezagut ditzakegu, bertan jasoak baititu egileak bere iritzi eta irizpide nagusiak. Hasteko, kontutan hartu behar duguna hauxe da: bere ikuspegiaren arabera, idazle batek sortutako pertsonaiak, bereak diren aldetik, autore horren zati bat dira. Azkenean, pertsonaiak ideietara murrizten ditu eta bere esperientziatik tratatzen ditu gaiak, honela aztertuaz gizakiaren barne grinak, «hediondas simas del alma humana» derizkionak hain zuzen. Lan gehientsuenak bezala, bere bizitzan eragiten duten barne gatazkak azaltzen ditu autobiografikoki, baina azkenean, zabaldu ere egiten ditu eta erakutsi nahi digu, bere esperientziatik abiatzen bada ere, gatazka horiek gizaki guztiongan ematen direla, orokorrak direla. Gatazka horiek aztertzea helburu, teknika moldatzen du bere nahiak bete ahal izateko, berrikuntza teknikoak sortuz. Abel Sánchez idatzi zuenerako bazterturik zuen nobela historikoa, eta hauek ez zituenaren erakusgarri dugu bere lanak toki eta garai zehatzetan ez kokatzea. Hauxe da bere estiloa hain «zakarra», gogorra izatearen arrazoia, hornidura gutxiz lagundutakoa alegia. Egiturak hezurdura hutsa dira, izan ere, Unamunok ez baitu nahi irakurlearen arreta giza grina eta ekintzetatik urruntzea. «No he querido distraer al lector del relato del desarrollo de acciones y pasiones humanas» dio Abel Sánchez-en sarreran. Honela betetzen ditu bere nobela poetikoaren bi ezaugarri nagusi, bere lanak denbora eta espazioaz abstrakzio eginez osatzea batetik, eta haietan mamira jotzea, ekintzen muinera jotzea bestetik. Hala ere, kontutan hartu zuen bere estiloa latza zela eta sartu izan zituen paisai deskribapenak eta halakoak, baina nagusiki lauak ditugu bere lanak zentzu honetan. Abel Sánchez-en kontatzen zaigun istorioa zuzena da bestalde, ez da hariaren alboetara garatzen. Pertsonaia nagusiaren haurtzarotik heriotzara doa kontakizuna tarterik egin gabe eta adar gutxi txertatzen ditu hari nagusian. Adibide ditugu «Sablista aragonés» deitutako pasartea edo emazte nardaztu baten arazoa aipatzen digun hura, baina urriak dira. Atalek ez dute aurrera egiten, kontzentrikoak dira, egoera berdinetara itzultzen da beti, abiapuntuetara, eta tolesdura baten antzera gainjartzen zaizkie batzuk besteei. Joaquin-Cain-ek bere baitako infernua ezagutzen duenetik, konponbide bila arituko da, infernu horretatik nola atera asmatu nahian: medikuntzan arituko da, ezkondu egingo da, alaba eduki, alaba ezkondu... Baina ezintasunaren horma joko du behin eta berriz. Pertsonaia nagusiaren barrua «Aitormen» gisa ezagutarazten digu lehenik, eta «Oroitzapen» moduan gero. Ikuspuntu bi hauen bidez azaltzen du errealitate horren osotasuna Unamunok, honela adierazten digu esandako hitzen arintasuna idatzitakoen sakontasunak osatzen dutela. Hizkuntza neutroa da elkarrizketa zein aitormenetan. Lehenengoak labur eta zehatzak ditugu eta luzeagoak bigarrenak, baina obra koherentea dugu eta fondoak forma behartzen du batera zein bestera. Bestalde, zenbait hitz agertzen da obran etengabean, eta hauek dira nobelaren sistema linguistikoa finkatu eta mugatzen dutenak, Unamunoren hiztegia osatzen dutenak gainera. Nagusia izanorde pertsonala du: «ni»-a, «bera». Hasera-haseratik agertzen dira. «Ordurako atzegina zen bera, ez nekien zergatia, eta ni berriz zakarra» dio Unamunok obraren bigarren orrialdean. Bere subjektibotasunetik abiaturik gizakiaren objektibotasunera garamatzan kontrajarketak ere aipagarri ditugu. Hauek, osotasunaren bikoiztasuna adierazten dute, «ni»-an bizi den gatazkaren bikoiztasuna. Honen adibide dugu pertsonaiak bikoteka egituratuta agertzea adibidez. Dena dela, ez dago oraindik lexikoari buruzko azterketa sakonik. Gaiari dagokionez bekaizkeria agertzen da nagusi. Bekaizkeriari loturiko pertsonaia baten bizitza kontatzen digu, eredu unibertsal bezala hartuz, bekaizti eredu bezala. Esan beharra dago, lexikoa, egitura eta estiloa bezala, aurretik ere jorratutako gala duela Unamunok. Bekaizkeriaren nobelatzat hartu izan da Abel Sánchez, baina hori baino gehiago, autorearen autobiografia gisa har genezake eta hortik abiatuz, gizadiaren irudia gisa.
Liburu honen itzulpena Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailak Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearekin Literatur Ondare Unibertsaleko Obra Nagusien Bilduma euskarara itzultzeko sinatutako hitzarmenaren barruan burutu da
Abel Sanchez
There are no comments on this title.