Erizaintza zainketa aringarrietan eta bizitzaren amaieran / María Belén Martínez Cruz ... [et al.] ; [itzultzailea eta zuzentzailea, Alfontso Mujika eta Ane Goenaga (Elhuyar)]
Material mota:
TestuaHizkuntza: Basque Original language: Spanish Serie(ak): Unibertsitateko eskuliburuak (EHU)Publication details: Bilbao : Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, L.G. 2021Deskribapen fisikoa: 344 or. ; 24 cmISBN: - 978-84-1319-048-8
| Item mota | Uneko liburutegia | Material mota | Katalogo zenbakia | Statusa | Itzultze data | Barra-kodea | |
|---|---|---|---|---|---|---|---|
Inprimatuak osagarriak
|
Eima Katalogoa | Monografia | 616-036.8-083 eri | Ale eskuragarriak | EK22010026 |
Hirurogeita hamar autoreren baino gehiagoren trebetasunak eta ezagutza bildu ditu Erizaintza zainketa aringarrietan eta bizitzaren amaieran obrak. Autore horiek -batzuk atzerrikoak dira- erizaintzako profesionalak dira, eta eskarmentua dute zainketa aringarriak behar dituzten pazienteak eta bizitzaren amaieran daudenak urte luzetan artatu eta gero. 46 kapitulu dira guztira, hiru ataletan banatuak: - «Alderdi orokorrak» atalak honako galdera hauei erantzuten die: zer diren zainketa aringarriak eta zer antolamendu-eredu dauden zainketa horiek emateko, zer ikuspegi duen gizarteak heriotzaz, eta zer eginkizun duen erizaintzako profesionalak premia aringarriak dituzten pazienteak eta bizitzaren amaieran daudenak artatzeko orduan. - «Arazoak detektatzea eta haiei ekitea erizaintzaren ikuspegitik» atalak, Marjory Gordonen ereduen araberako erizaintza-balorazioaren bidez, horrelako pazienteen osasun-arazo guztiak jasotzen ditu, bai eta familiei eta zaintzaileei dagozkienak ere. - «Laguntza-tresnak» atalak arreta hori euskarritzeko oinarrizko tresnak eskaintzen ditu: talde-lana, zainketaren bioetika, arazo fisiko eta emozionalak tratatzeko terapia osagarriak, eta abar. Kapitulu bakoitzarekin batera, on-lineko baliabide hauek daude: autoebaluazioa, ikasitako ezagutzak sendotzeko, eta bibliografia elektronikoa eta esteka interesgarriak, edukietan sakontzeko. Halaber, baliabide elektronikoen artean, 30 kasu praktiko daude, teoria erizaintza-praktikara hurbiltzen dutenak eta bizitzaren amaieran dauden pazienteen arretan prebalentziarik handiena duten NANDA diagnostikoei, NIC esku-hartzeei eta NOC emaitzei buruzko informazioa ematen dutenak. Sar zaitez www.studentconsult.es webgunean baliabide elektroniko horien berri izateko.
Enfermería en cuidados paliativos y al final de la vida
There are no comments on this title.